Kirol Txartel berriak tokia egin du kirolarien artean
Bakarkako erabiltzaileek urtean 100€
ordainduta, familiek 150€ eta adin txikikoek, jubilatuek,
pentsionistek, ikasleek eta langabetuek 50€, Urretxun 2011tik
aurrera kirola erosoagoa izango...
Urte berrirako izaten diren asmo onen artean, Aldiri kiroldegiko erabiltzaileen %25ak dagoeneko erabaki du Urretxuko kirol instalakuntzetarako sarbidea erraztea eta Kirol Txartel berriak ematen dituen abantailez gozatzea. Interesatuek urteko azken egunak aprobetxatzen dituzte txartela erabilgarri izateko asteburu honetan bertan.
Kirol Txartel berria oso onarpen ona izaten ari da kirol instalakuntzetako erabiltzaileen artean, euretariko gehienentzat oso abantaila garrantzitsuak dituelako: azpiegitura guztietarako sarbideak batzeko ematen dituen erraztasunetatik hasi eta kirol ekimen batean baino gehiagotan aritzen direnentzat bultzatzen duen aurrezkia amaitzeko, are gehiago etxe batean erabiltzaile bat baino gehiago baldin badago. Egunero 50 bat erabiltzaile gerturatzen ari dira Aldiri kiroldegira, bakarka zein familia osoarentzat txartela edukitzeko beharrezko tramiteak egitera.
Bakarkako erabiltzaileek urtean 100€ ordainduta, familiek 150€ eta adin txikikoek, jubilatuek, pentsionistek, ikasleek eta langabetuek 50€, Urretxun 2011tik aurrera kirola erosoagoa izango da.
Kirol Txartelaren abonatua izateak honako instalakuntzetarako doako sarbideak ematen ditu: udako igerilekua, muskulazio gela, ekintza anitzetako gela eta kardiobaskular gelarako sarbideak. Gainera, beherapenak ematen ditu zuzendutako ekintzetan, ikastaro trinko zein puntualetan, kantxak eta frontoia alokatzeko eta udako ekintzetan.