Urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria emateko, mendira
Abenduaren 31an San Silbestre mendi
ibilaldia antolatu zuten hainbat herritarrek Zumarragan. Urtarrilaren
1ean aldiz Irimora joateko ohiturari eutsi zioten makina bat
herritarrek....
Abenduaren 31an San Silbestre mendi ibilaldia antolatu zuten hainbat herritarrek Zumarragan. Urtarrilaren 1ean aldiz Irimora joateko ohiturari eutsi zioten makina bat herritarrek. Ohitura zaharra da gure herrietan urteko azken egunean eta lehendabizikoan mendira igotzea. Abenduaren 31an Izazpira igotzeko ohitura dago Zumarragan eta urtarrilaren 1ean Irimoko gaina egitea Urretxun. Jende ugari biltzen da mendi buelta egiterako orduan, eta aurten ere ez da salbuespenik izan.
XIV. San Silbestre mendi ibilaldia izenburupean bi ibilbide egiteko aukera izan zuten mendizaleek abenduaren 31n. Ibilaldi luzea Euskadi plazan hasi, Agiaga, Oleta (844m.), Samiño (933m.), Izazpi (972m.), Beloki (641m.), Antiotik igaro zen. Ibilbide laburra leku berean hasita Izazpi (972m.), Beloki (641m.) eta Antiotik igaro zen. Biak Arkaitzeta elkartean amaitu ziren, 13:00ak inguruan salda, txorizo pintxoak eta edatekoa izan zen bertaratu ziren guztientzat.
Urtea hasteko mendia aukeratu zutenek ere, aparteko eguraldiaz gozatzeko aukera iozan zuten Irimo gainean. Makina bat izan ziren bertaratu ziren herritarrak, eta Goierri Mendi Elkarteak antolatuta hamaiketako bikaina egiteko aukera izan zuten mendizaleek.