Hainbat berrikuntza eta promozio jarri ditu martxan Majori kiroldegiak aurtengo
Iazko urtea instalazioak berritzen eta egokitzen pasa eta gero, Ordiziako Igerilan-Majori kiroldegiak hainbat berrikuntza eta promoziorekin ekingo dio aurtengoari. Kirol zerbitzuak eta eskaintza zabaltzea da kiroldegiaren helburuetako bat, eta horretarako ikastaroak eta ordutegiak berritzeko ahalegina egin dute, Majoriko arduradunek diotenez. Lehen aldaketa aipagarria ordutegian dago. Iazko irailean asteburuetako ordutegia luzatu zuten, 08:30ean irekiz eta 19:30ean itxiz. Jai egunetan 14:00ak arte egoten da zabalik. Eta aurten zehaztuta utzi dituzte kiroldegia itxita egongo diren egunak: urtarrilaren 1a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a eta abenduaren 25a. Bazkideentzat deskontuak Urte berriarekin batera bonoak berritzeko eta bazkide berriak lortzeko kanpainari heldu diote. Esaterako, urteko bonoa kolpean ordaintzen duen erabiltzaileari %6ko deskontua egin eta toalla bat oparituko diote. “Opari horrekin kiroldegiak martxan duen garbitasun kanpaina indartu nahi dugu, batez ere, makinak erabiltzen dituztenei begira. Erabiltzaile guztiak kontzientziatu nahi ditugu opari horrekin”. Majorik esku artean duen beste sustapen proiektua 33 promozioa izenekoa da. Ikastaro batean izena emanda egon, eta ostiraletarako antolatuta dituzten beste ikastaro batean izena emanez gero, bigarren ikastaro horren kuotan %33ko deskontua izango dute erabiltzaileek. “Eskaintza zabaldu nahi dugu promozio horrekin, eta astean zeharreko ikastaroetan parte hartzen duten erabiltzaileak saritu”, azaldu dute.
Iazko urtea instalazioak berritzen eta egokitzen pasa eta gero, Ordiziako Igerilan-Majori kiroldegiak hainbat berrikuntza eta promoziorekin ekingo dio aurtengoari. Kirol zerbitzuak eta eskaintza zabaltzea da kiroldegiaren helburuetako bat, eta horretarako ikastaroak eta ordutegiak berritzeko ahalegina egin dute, Majoriko arduradunek diotenez.
Lehen aldaketa aipagarria ordutegian dago. Iazko irailean asteburuetako ordutegia luzatu zuten, 08:30ean irekiz eta 19:30ean itxiz. Jai egunetan 14:00ak arte egoten da zabalik. Eta aurten zehaztuta utzi dituzte kiroldegia itxita egongo diren egunak: urtarrilaren 1a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a eta abenduaren 25a.
Bazkideentzat deskontuak
Urte berriarekin batera bonoak berritzeko eta bazkide berriak lortzeko kanpainari heldu diote. Esaterako, urteko bonoa kolpean ordaintzen duen erabiltzaileari %6ko deskontua egin eta toalla bat oparituko diote. “Opari horrekin kiroldegiak martxan duen garbitasun kanpaina indartu nahi dugu, batez ere, makinak erabiltzen dituztenei begira. Erabiltzaile guztiak kontzientziatu nahi ditugu opari horrekin”.
Majorik esku artean duen beste sustapen proiektua 33 promozioa izenekoa da. Ikastaro batean izena emanda egon, eta ostiraletarako antolatuta dituzten beste ikastaro batean izena emanez gero, bigarren ikastaro horren kuotan %33ko deskontua izango dute erabiltzaileek. “Eskaintza zabaldu nahi dugu promozio horrekin, eta astean zeharreko ikastaroetan parte hartzen duten erabiltzaileak saritu”, azaldu dute.