Jolas Kooperatiboak egingo dituzte bihar arratsaldean

Bihar arratsaldean Jolas Kooperatiboak egingo dituzte Legazpiko kultur etxean. Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu, kultur etxean, 17:00etan hasita. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta daude. Legazpiko Udaleko Gazteria s...

Bihar arratsaldean Jolas Kooperatiboak egingo dituzte Legazpiko kultur etxean. Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu, kultur etxean, 17:00etan hasita. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta daude. Legazpiko Udaleko Gazteria sailak antolatu du ekimena.

Joko kooperatiboa bi jokalarik edo gehiagok parte hartzen duten baina elkarren artean lehiatzen ez diren jokoa da. «Guztiak helburu bera eskuratzen ahalegintzen dira, eta, beraz, talde gisara irabazten edo galtzen dute», azaldu dute antolatzaileek.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa