2011/1

Debak irabazleen arteko odolki lehiaketa irabai du Bilbon

Jesus Mari Deba ormaiztegiarrak joan den igandean Odolki Lehiaketetako Irabazleen Lehendabiziko Masterra irabazi zuen Bilbon. 1995 eta 2009 urteen bitartean egindako txapelketetako irabazleen artean aukeratu zuten irabazlea. Lau bizkaitarrek eta lau...

Estitxu Imaz

Jende ugari bildu du arratsaldeko manifestazioak

Hirurehun bat bizilagunek hartu dute parte ''Errespetatu herritarron eskubideak'' lelopean Zumarragan eta Urretxun egin den eskualde mailako manifestazioan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jarraipen zabala izaten ari da greba Urretxun eta Zumarragan

Industria arloan, lantegi nagusiak eta tailer eta enpresa txiki gehienak geldirik daude eta taberna eta denda gehienek, baita ikastetxeek ere, Gainzurik...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria Zumarragan abiatuko da

Bi norgehiagoka izango dira lehenengo jardunaldian, Elguezabal-Arozena; Etchelecu-Montes eta Caset-Mendizabal; Muneta-Graciet bikoteak neurtuko dira Beloki pilotalekuan 11:30etik aurrera.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Foru Aldundiak Urretxuko Udalak egindako eskaera onartu du

Arau subsidiarioak onartzeko behin betiko izapidea bertan behera uzteko eskaera onartu zuen Urretxun udalbatzak, eta Aldundiak jakitera eman duenez, baiezkoa eman...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ospitalean atzerrian lan egiten duten boluntarioak omendu dituzte

Zumarragako Ospitaleko 21 langilek gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin dute 2010. urtean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ataungo gaztelekua bihar irekiko dute

Ataun San Martingo eliza ondoko Kalustragainean udalak egokitu duen Gaztelekua bihar, asteazkena, irekiko dute, 17:30ean. 12 urtetik 18ra arteko ataundar gazteentzat zerbitzua emango du Ataungo Nerabeen Zerbitzuak, eta gaztelekua izango da bilgunea. Ik...

Aimar Maiz

Herritarrekin komunikazioa sendotzeko webgunea sortu du Euskara Zerbitzuak

Herritarrengana gerturatzeko eta komunikazio bideak sendotzeko webgunea estreinatu berri du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Belen Maiza Euskara zinegotziaren arabera, “beharbada berandu samar” iritsi da gunea, baina “webgune txukun” bat egiteko nahiak atzeratu du estreinaldia. “Ordizian euskaraz eta euskararekin lotura duten ekimen guztiak gune jakin batean batzea, eta herritarrekin komunikazioa sendotzea da webgunearen helburua”, azaldu du. Atalez atal Webgunean sartu eta lehen begiratuan, azken asteetan Euskara Zerbitzuak sortutako albisteak ikus daitezke. Ezkerreko zutabean daude lotura gehienak; Euskaraz Bizi atalean, esaterako, Euskara Biziberritzeko Plana Nagusiari (EBPN) buruzko informazio osoa agertzen da, eta Euskara Ordizian atalak, berriz, datu soziolingustikoak eta adineko hainbat ordiziarri egindako elkarrizketak jasotzen ditu Ordiziako ahotsak loturak. Diru-laguntzak on-line eskatzeko atala ere badago, eta euskarazko softwareak, hiztegiak, zuzentzaileak eta beste hainbat zerbitzu jasotzen ditu Baliabideak atalak. Orain hilabete aurkeztu zuten Toponimia Mapa ere kontsulta daiteke. Lotura horretan Ba al zenekien? eta Ezetz asmatu! azpiatalak daude. Kontsultak ‘on line’ Webgunea sortuta, Euskara Zerbitzuko teknikariek zuzenean argi ditzakete aurrerantzean herritarrek izan ditzateken zalantzak. Itzulpenak egiteko atala ere eskuragarri jarri dute.

Ordiziako Hitza

Otsailaren 12an jokatuko da Argi Berriko mus txapelketa

Datorren otsailaren 12an jokatuko Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa. Muslari bikote gehien biltzen duen txapelketak (iaz 135 izan ziren) 34. ekitaldia du aurten, eta aurreko urteetan adina muslari biltzea espero dute aurten ere. Txapelketa lau erregera, sei hamarrekora eta hiru ustelera izango da, eta bikoteak 40 euro ordaindu beharko ditu jokatzeko. Txapelketa 16:30ean hasiko da, eta antolatzaileek gogoratu dute aparkalekuak prestatuko dituztela musean jokatzera gerturatzen direnentzat. Sari bikainak Sari bikainak daude aurten ere; bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu, bigarrenak 800, hirugarrenak 400 eta laugarrenak 200. Bosgarren eta seigarren sailkatuek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte saritzat, zazpigarrenek lau afaria Gaintzako Oteñe erretegian eta zortzigarrenak beste lau afarian Ikaztegietako Begiristain sagardotegian. Antolatzaileek gogoratu dute salgai daudela dagoeneko bosna antxume eta arkume zozkatzeko errifak.

Ordiziako Hitza

MARTXOAN BERTSOA txapelketarako izen-ematea

Aurtengo martxoa hurbiltzen ari zaigun aldetik, Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak 2011ko Martxoan Bertsoa antolatzeari ekin dio.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Enpresa munduan berrikuntza bultzatzeko topaketa antolatu du Uggasak

Topaketa Sortzen sarearen baitan antolatu da eta helburu nagusiena, ideia berritzaileak sortu eta eskualdean enpresa proiektu berriak bultzatzea da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emakume alargunak pentsioak murriztuko dituzten beldur dira

Bakardadea gogorra da, baina hare gogorragoa bihurtzen da nork bere kabuz bizimodua atera ezin duenean. Etxean bizi eta lan egin duten emakume askok bizi duten egoera da, alargun gelditzen direnean. Urte luzez familiaren euskarri ekonomiko bakarra gizonezkoaren soldata izan den kasuetan, bakarrik gelditzean, jasotzen duen pentsioaren baitan gelditzen da emakumearen etorkizuna. Espainiako Gobernuak jubilazio adina atzeratzeko hartu duen neurriarekin batera, alarguntza pentsioak kenduko ote dituen zurrumurrua zabaltzen ari da, eta emakume alargunen elkarteak arduratuta daude, etor dakieken egoera beltza ikusita. Euskal Herriko Alargunen Federazioak (FEVI) antolatuta, gai horien inguruan aritu dira solasean Ordizian. Maite Bilbao FEVIko lehendakariak, federazioak eta hau osatzen duten elkarteek urteetan egindako lana eta dituzten aldarrikapenak azaldu zituen, Barrenan bildutako emakumeen aurrean. Bilbaoren ustez, bakardadea da emakume alargunek bizi duten arazo nagusietako bat. Horregatik, kalera atera behar dute. «Emakume alargunak etxetik atera behar du. Egin ditugun ikerketetan, batean eta bestean gehien agertzen den arazoa, bakardadea da. Umeak dituzunean, euren alde borroka egin behar duzu, eta horrek indarra ematen dizu. Baina adin batetik aurrera alargun gelditzen zarenean, 60-70 urterekin, mundua gainera erortzen zaizu». Zentzu horretan, emakume eta jubilatu elkarteen garrantzia azpimarratzen du. «Alargunen edo jubilatuen elkarte baten erreferentzia behar dute, etxetik ateratzen hasteko». Egunero edo gutxienez astean bizpahiru [...]

Arkaitz Apalategi

Urrup taldeak Usurben estreinatuko du ‘El cianuro… ¿Solo o con leche? antzezlana

Goierriko Urrup antzerki taldeak Beasaingo Usurbe antzokian estreinatuko du ostiralean El cianuro… ¿Solo o con leche? antzezlana. Juan Jose Alonso Millan-en antzelana da, baina taldekideek egindako hainbat moldaketarekin estreinatuko dute. Lehe...

Eskeine Legorburu

Merkataritzan produktu berdeak sustatzen jarraituko dute

Legazpiko Udalak eta Ilinti merkatarien elkarteak herriko merkataritza «tradizionalean» produktu berdeak sustatzen jarraitu nahi dute. Horretarako, gai honetan formakuntza eskaintzeko ikastaro bat antolatu dute, 2009an egin zuten bezala. Ikastaroa Le...

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa