
Beasaingo Udalak lan taldeak sortu ditu Muruazpi izeneko gunean etorkizunean zerbait egin daitekeen edo ez aztertzeko. Herriko eta eskualdeko hainbat kirolari, eskola kiroleko aditu, udaltzain… elkartu eta udaleko arkitektoekin batera taldeetan ...

Bioqiros zentroak maratoi solidarioa egingo du larunbatean. Sanazio pranikoko saioak egingo dituzte eta saio horietan bildutako dirua Peruko Cusco eskualdeko Otari Nativo herriko haurrei eta emakumeei laguntzeko erabiliko dute. Igor Gutierrezek azaldu...

Tomas Barandiaran eta Martin Mendizabal izan dira Arriaranen jokatuko mus kanporaketako irabazleak. Hamabost bikote lehiatu ziren larunbatean Arriaran auzoko Intxaurpe elkartean eta irabazleek Xabier Arrieta eta Goio Mujika izan zituzten aurkari final...

Andraitz saskibaloi taldearen 25garren urteurrena dela-eta, EAEko Minibasket Txapelketa ospatu dute asteburuan Legazpin. Mutilen eta nesken txapelketak izan dira, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako selekzioek jokatu dituztenak. Bi txapelketak Bizkaiak irabazi ditu, antolatzaileen esnetan, “joko ederra eginez”. Azaldu dutenez, “hain txikiak izanda, ikuskizun atsegina eskaini digute”. Gipuzkoako taldean, esaterako, Goierriko Ibon Sanmaniego jokalaria aurkitzen zen. Emaitzak MUTILAK BIZKAIA 91 – 66 ARABA GIPUZKOA 63 – 74 ARABA BIZKAIA 82 – 55 GIPUZKOA Sailkapena BIZKAIA 4 puntu ARABA 3 pt. GIPUZKOA 2 pt. NESKAK BIZKAIA 76 - 25 ARABA GIPUZKOA 42 - 51 ARABA BIZKAIA 64 - 56 GIPUZKOA Sailkapena BIZKAIA 4 puntu ARABA 3 pt. GIPUZKOA 2 pt.

zingizango.com • Julian Auzmendik Egizabal baserria erre zen egunean laguntzen jardun zuen bertan. Atsedenetan ateratako argazkiekin ikus-entzunezkoa prestatu eta urtarrilaren 8ko bertso-saioaren hasieran eskaini zuen. Gure bideoetan gorde dugu bide...

Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992) Batxilergoko bigarren maila ikasten ari da Goierri Lanbide Eskolan. Txirrindularitza du pasio, ordea. Aurten lehen aldiz, 23 urtez azpikoen mailan parte hartu du ziklo-krosean eta emaitza oso onak eskuratu ditu. Profesionaletara iristea zaila dela badaki ordea, eta argi dauka ikasketak ez dituela utziko. Ikasketak eta txirrindularitza uztartu nahi ditu, jakin badakien arren, gogorra izango dela bietan ondo aritzea. 23 urtez azpikoen mailan parte hartzen duzun lehen aldia da. Denboraldi bikaina daramazu Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazita. Bai, ez nuen espero 23 urtez azpikoen mailan, lehen urtean horrelako emaitzak edukitzea. Egia da, denboraldiaren hasieran aldaketa hori oso gogorra egin zitzaidala, baina beno, emaitzak etorri egin dira… Ezustekoa izan da niretzat eta oso pozik nago. Zer moduz aurkitzen zara fisikoki? Aurten ziklo-kros gutxiago egin dut, errepideari begiratuta, baina orain benetan oso ondo sentitzen naiz, sasoi batean. Ezustekoa izan da eta orain animo gehiagorekin nago aurrera jarraitzeko. Duela gutxi jokatu zen Zamoran, Espainiako Ziklo-Kros Txapelketa. Irabazi egin zenuen, baina Daniel Ruiz bizkaitarrarekin lehia bizia izanda. Oso lasterketa gogorra izan zen. Danik jarri zuen erritmoa hasiera hasieratik eta nik gurpilean joatea pentsatu nuen, baina kostatu egin zitzaidan. Gero, gorputzari buelta eman nionean lortu nuen bera momentu batean atzean [...]

Zingizango.com • Bertso Eskolak bidalitako oharrean Gipuzkoako bertso eskolen eguna, apirilaren 10ean, Legazpira etorriko dela jakin ahal izan dugu. Bestalde, otsailaren 11ko bertso afaritarako sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai. Aurteng...

Angel Etxezarreta Sanz omenduko du Musti Taldeak azken 25 urteetan Realeko bazkide izateagatik. Esker ona jasoko dute baita Ion Manuel, Irene...

Goierri kirol elkarteko mendi sailak prest du dagoeneko urteko lehendabiziko irteera, urtarrilaren 30ean izango da, Elgeta inguruko mendietara.

Gaur goizean ezagutarazi dutenez, Gerano Rosadok burdinari lotutako objektu historikoen eta dokumentazio liburuen dohaintza berri bat egin dio Legazpiko Lenbur fundazioari. Seigarren urtea da jarraian Rosadok dohaintza egiten diona, eta gaur eman ditu...

Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta batean parte hartu zuen bizkaitar gazte bati, urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako auzitegi batek. Gertaerak Ordiziako Mariaratz auzoan izan ziren, 2008ko maiatzean. AHTren kontrako taldeek deituta, hainbat lagunek protesta egin zuten, auzo horretan egiten ari ziren lanen kontra. Horietako batzuk, hondeamakinetara igo ziren eta Ertzaintzak indarrez jaitsi zituen. Gazte hauetako bat atxilotu egin zuten eta “autoritatearen kontra atentatzea” leporatu diote. Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuen gaztearentzat, baina epaileak urtebeteko zigorra ezarri dio. AHT Gelditu elkarlanak azaldu duenez, sententzia “erabat desproportzionatua” da. Gazte hau, astebeteren buruan kondenatu duten hirugarrena da. Izan ere, pasa den ostegunean, bederatzina hilabeteko zigorrak ezarri zien Bilboko epaitegi batek Durangoko bi gazteri.

Jatetxeak suposatzen dituen gastuei ezin diola aurre egin esan du eta ondorioz uko egiten diola Udalak 25 urterako eman zion esleipenari.

Eskualdeko merkatartiza dinamizatzeko sortu berri duten bulegoko teknikaria da Zezilia Herrador. Teknikariaren ustez, herritarrek herrian erosteko merkataritza erakargarri eta konpetitiboa behar da, baina konpetentzia hiri handietako merkatalgune hand...

Legazpi Zine Klubak ‘Ciudad de vida y muerte’ filma proiektatuko du bihar. Emanaldia 22:15ean hasiko dute, Legazpiko Latxartegi aretoan. Zine Klubaren azalpena: “Nanjing, Nanjing” film bikaina da eta, zalantzarik gabe, 2009an merezita eskuratu zuen Urrezko Maskorra Donostiako zine-jaialdian. Oso film gogorra da eta ezin da alai-alai hura ikustera joan. Gorputza eta izpiritua prestatuta egon behar dira 132 minututan atsekabea eta basakeria ikusteko. Garbi izan behar dugu amildegi ankerrenetara egingo den bidaia dela, gizakiaren alderdi krudelenera. Hala ere, ez da izutzea komeni. Film txinatarra ez da gerraren izugarrikerien erakusleihoa bakarrik edo ez da soilik hori. Film koherentea da. Lu Chuan, zuzendari eta gidoi-egileak sarraskiak eta hondamendiak hartutako espazioa eta denbora erakutsi nahi izan du eta hori errealismo-dosi handiekin bakarrik egin zezakeen, non kolore ilunek (beltzak eta grisak) agintzen duten. Gogoan izan Donostiako Zine-jaialdiko epaimahaiak Yu Caoren zuri-beltzezko argazki zoragarriak saritu zituela. “Nanjing, Nanjing” filmak egitura berezia du. Taldetik abiatzen da, aurpegirik gabeko jendetzatik eta, bigarren zatian, poliki eta maisuki, historia pertsonalak kontatzera iristen da, izena eta aurpegiera zehatza duten norbanako ahuletara. Baina hori baino lehen jendetza dago. Joan den 1937an armada japoniarrak Txina inbaditu zuen eta garai hartan hiriburua zen Nanking hiriraino iritsi zen. Soldadu eta hiritar txinatar asko izan ziren [...]

Urtarrilaren 10ean hasi zituzten Seguran Zerkalde kaleko errepidea zabaltzeko eta ingurunea txukuntzeko lanak. Obrek guztira 1,5 milioi euroko aurrekontua dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak 500.000 euro jarri zituen iaz eta aurten beste horrenbeste emango dizkio Segurako Udalari. Hamar hilabeteko epean lanak bukatuta edukitzea aurreikusten du Udalak. Lehendabizi Kale Nagusian eta Zurbano kalean egin zituzten obrak. Kale Nagusian plaza paretik Germanenera arteko zatia berritu zuten, ibilgailuentzako bidea eta oinezkoentzako espaloia bereiziz. Zurbano kalean galtzada-harriak eta lorontziak ipini zituzten, modu horretan lehentasuna oinezkoei emanez. Egun Kale Nagusian noranzko bakarrean ibil litezke autoak, Idiazabaldik Segurarako norantzan, hain zuzen. Zurbano, Lardizabal eta Unzurrunzaga kaleetan, berriz, alderantzizko norabidean. Kaleak arintzea helburu Zerkaldeko lanak kale horiek arintzeko eta lasaitzeko ari dira egiten. Helburu hori betetzeko Zerkaldeko errepidea zabaldu egingo dute eta bi norabidetakoa izango da. Bideak bi alboetan oinezkoentzako espaloiak izango ditu. Lanak egin ahal izateko Zerkaldeko baratzeei zati bat kenduko diete. Jabeek badakite erabaki horren berri, 2010ean Segurako Udaleko ordezkariek batzarrak egin baitzituzten beraiekin. Espaloia eta baratzeak banatzeko horma bat eraikiko dute eta hormaren ondoan, baratzeak dauden aldetik, bidexka bat egingo dute jabe bakoitzari lur sailetara edo baratzetara sarbidea errazteko. Aparkalekuak Errepidea zabaltzeaz eta espaloia eraikitzeaz gain, 90 ibilgailurentzako aparkalekuak egingo dituzte, Kale Nagusian, Lardizabalen eta [...]