Bi gurpilen gainean itzulia
San Blas jaien barruan, parte hartzaileei zein ikusleei dagokionean, arrakasta izan ohi duen ekitaldietako bat herriko txirrindulari proba da. Urte batean zein bestean, kale egin izan dute arrazoi desberdinengatik, baina aurtengoa jada egiten duten 23. aldia da. Esan daiteke beraz, ondo errotutako ekimena dela. Berrikuntza moduan, aurten antolaketa lanak Elizalde elkarteak hartu ditu bere gain, baina Idiazabalgo Udalaren , Amporen eta Xumeren laguntza izan du. Ampok bizikletarako arropa eman dio parte-hartzaileen artean zozkatzeko. Xume edaritegiak lore sortak banatuko dizkie irabazleei eta Idiazabalgo Udalak ere hainbat sari banatuko ditu. Proba nagusia 12:00etan Helduen proba eguerdiko hamabietan jokatuko dute. Txirrindulariek plazatik irten eta Benta Txiki aldera joko dute. Benta Txikitik Poyan aldera abiatuko dira eta bertako biribilgunean buelta hartu ondoren, berriz ere plazara joango dira. Ibilbide hori zazpi aldiz egin beharko dute kirolariek, lana osatzeko. Aiert Zufiria antolatzaileetako batek esan duenez igandean hamar lagun zeuden izena emanda, baina gehiago izatea aurreikusten dute. Interesa duenak, Xumera joan behar du apuntatzera eta egunean bertan ere eman daiteke izena antolatzaileen arabera. Lehen hiru irabazleek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari horiez gain, mendiko saria irabazten duenari (bigarren itzulian Benta Txikira lehendabizi iristen denari emango diote), esprint berezia egiten duenari, txirrindularirik borrokalarienari eta azkena iristen denari ere [...]
San Blas jaien barruan, parte hartzaileei zein ikusleei dagokionean, arrakasta izan ohi duen ekitaldietako bat herriko txirrindulari proba da. Urte batean zein bestean, kale egin izan dute arrazoi desberdinengatik, baina aurtengoa jada egiten duten 23. aldia da. Esan daiteke beraz, ondo errotutako ekimena dela.
Berrikuntza moduan, aurten antolaketa lanak Elizalde elkarteak hartu ditu bere gain, baina Idiazabalgo Udalaren , Amporen eta Xumeren laguntza izan du. Ampok bizikletarako arropa eman dio parte-hartzaileen artean zozkatzeko. Xume edaritegiak lore sortak banatuko dizkie irabazleei eta Idiazabalgo Udalak ere hainbat sari banatuko ditu.
Proba nagusia 12:00etan
Helduen proba eguerdiko hamabietan jokatuko dute. Txirrindulariek plazatik irten eta Benta Txiki aldera joko dute. Benta Txikitik Poyan aldera abiatuko dira eta bertako biribilgunean buelta hartu ondoren, berriz ere plazara joango dira. Ibilbide hori zazpi aldiz egin beharko dute kirolariek, lana osatzeko.
Aiert Zufiria antolatzaileetako batek esan duenez igandean hamar lagun zeuden izena emanda, baina gehiago izatea aurreikusten dute. Interesa duenak, Xumera joan behar du apuntatzera eta egunean bertan ere eman daiteke izena antolatzaileen arabera.
Lehen hiru irabazleek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari horiez gain, mendiko saria irabazten duenari (bigarren itzulian Benta Txikira lehendabizi iristen denari emango diote), esprint berezia egiten duenari, txirrindularirik borrokalarienari eta azkena iristen denari ere emango dizkiote sariak.
Herriko haurren eta gaztetxoen txirrindulari proba egiten hasi zirela ez da horrenbeste urte igaro. Guztira sei bat proba antolatu dituzte, baina dagoeneko galdu ezinezko hitzordua da hainbat axarirentzat.
Lau mailatan banatuta
Haurren eta gaztetxoen proba 11:00etan izango da eta lau mailatan banatuta egingo dute. 1. eta 2. mailakoek farmazia paretik plazara arteko bidea egingo dute. 3. eta 4. mailakoak palazioren ondotik plazara joango dira eta 5. eta 6. mailakoak futbol zelaitik plazaraino. Bestalde, DBH 1. eta 2. mailakoek helduen ibilbide bera egingo dute, baino behin bakarrik.