Joan den ostiralean jokatu zuten Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Segurako kanporaketa Elorri elkartean. Guztira 17 bikotek parte hartu zuten. Eusebio Camposek eta Beñat Nieblak irabazi zuten lehia eta bigarren Beñat Elorza eta Iñaki Anti...
Gipuzkoako Foru Aldundiak asteartean, Diputatuen Kontseiluaren bileran onartu zuen Ormaiztegiko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren arabera, Ormaiztegin 246 etxebizitza berri eraikiko dituzte. Horietatik 136 prezio tasatukoak izango dira. Plan Orokorrak jarduera ekonomikoetarako hiru area berri ere aurreikusten ditu. Arantza Tapia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak adierazi du, onartutako planaren helburua gaur egun indarrean dauden hirigintza arauak eguneratzea eta berrikustea dela «etxebizitza eta jarduera ekonomikoen arloko azpiegitura, errotazio eta hazkunde premiei erantzun ahal izateko». Ormaiztegik egun 1.326 biztanle ditu herrigune nagusiaren inguruan eta landa eremuko bi herrigunetan, Mendizabalen eta Udabarron, bizi direnak. Plan Orokorraren arabera egingo dituzten 246 etxebizitza horiek honela antolatuko dituzte: Lurzoru hiritargarrian, Antonene izeneko sektorean, 146 etxebizitza eraikiko dituzte eta horietatik 136 prezio tasatukoak izango dira. Lurzoru hiritarrean berriz, 65 etxe egingo dituzte Muxikan eta 24 Urbieta eremuan. Halaber, Erdialdean beste 6 etxebizitza joango dira eta Gabirialden 5. Jarduera industrialak Jarduera ekonomiko berrietarako hiru eremu zehazten dira Plan Orokorrean: lau hektarea dituen Zelaikoa eremua, 7,8 hektarea dituen Irai Errota area eta 2,3 hektarea dituen Dorraldegi eremua. Gipuzkoako Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, hiru eremu horiek garatzeko alorreko plan bat beharko da. «Horrela, Ormaiztegik guztira 38,5 hektarea izango lituzke produkzio jardueretarako». Gizarte ekipamenduei dagokionean, Udalak gaur egun dituen azpiegiturak osatzeko [...]
Ordiziako Hizkuntza Eskolak otsailaren 11tik martxoaren 4ra bitartean zabalduko du matrikula egiteko epea. 2010-2011 ikasturtean, frantzesa eta ingelera ikasteko aukera eskaintzen dute, hiru maila ezberdinetan: oinarrizkoa (A2), tartekoa (B1 eta B2) et...
Ohiko osoko bilkura egin dute Urretxun; pentsioen inguruko Appalurren mozio bat ere onartu dute.
Astelehenean 2.922 euroko diru laguntza jaso zuen Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundeak, horri San Martin auzoko bizilagunek urtarrila hasieran emandako 1.315...
Gaur San Blas jaietako egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak haurrak izan dira, arratsaldeko bostak aldera txokolate jana egin baitute. Ondoren buruhandien aurretik korrika ibiltzeko aukera ere izan dute. Arratsalde partean musika eskolako haur...
San Blas jaien barruan, parte hartzaileei zein ikusleei dagokionean, arrakasta izan ohi duen ekitaldietako bat herriko txirrindulari proba da. Urte batean zein bestean, kale egin izan dute arrazoi desberdinengatik, baina aurtengoa jada egiten duten 23. aldia da. Esan daiteke beraz, ondo errotutako ekimena dela. Berrikuntza moduan, aurten antolaketa lanak Elizalde elkarteak hartu ditu bere gain, baina Idiazabalgo Udalaren , Amporen eta Xumeren laguntza izan du. Ampok bizikletarako arropa eman dio parte-hartzaileen artean zozkatzeko. Xume edaritegiak lore sortak banatuko dizkie irabazleei eta Idiazabalgo Udalak ere hainbat sari banatuko ditu. Proba nagusia 12:00etan Helduen proba eguerdiko hamabietan jokatuko dute. Txirrindulariek plazatik irten eta Benta Txiki aldera joko dute. Benta Txikitik Poyan aldera abiatuko dira eta bertako biribilgunean buelta hartu ondoren, berriz ere plazara joango dira. Ibilbide hori zazpi aldiz egin beharko dute kirolariek, lana osatzeko. Aiert Zufiria antolatzaileetako batek esan duenez igandean hamar lagun zeuden izena emanda, baina gehiago izatea aurreikusten dute. Interesa duenak, Xumera joan behar du apuntatzera eta egunean bertan ere eman daiteke izena antolatzaileen arabera. Lehen hiru irabazleek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari horiez gain, mendiko saria irabazten duenari (bigarren itzulian Benta Txikira lehendabizi iristen denari emango diote), esprint berezia egiten duenari, txirrindularirik borrokalarienari eta azkena iristen denari ere [...]
Beasain, Ezkio-Itsaso eta Azpeitiako lurretan dago Matxinbenta. Festak ospatzeko garaian ordea, herria ahaztu eta auzotar bihurtzen dira denak. Asteburu honetan ospatuko dituzte San Martin eta Santa Ageda jaiak, ostiralean hasi eta igandera arte. Azpei...
«Informazioa jaso eta eskaintzeko» erreminta berria jarri du martxan Ordiziako Ezker Abertzaleak. Informazioaren eta teknologia berrien aroan, interneten aldeko apustua egin dute, ordiziakoahotsa.net webgunea sortuta. Ordiziako hamar herritarrek aurkeztu zuten ekimena herenegun, Barrena jauregian. «Web orri eta sare sozialen bidez, herritarrekin dugun harremana sakondu» nahi dutela azaldu dute, «jabetzen baikara teknologia berriek zein aukera eskaintzen duten». Eñaut Gereñuren hitzetan, «informazioaren gizartean bizi garela esan ohi da», baina askotan, informazio gehiegi jasotzea, desinformazio ere bihur daiteke. «Halakoa izan liteke jasotzen dugun informazio bonbardaketa, ze kontrako efektua ere lortzen baita, alegia, herritar desinformatuak izatea, modu akritiko batean jasotzen dutenak informazioa». Gogoeta honen bidetik, egun «komunikabide kate handiek informazioa kontrolatu eta manipulatu» egiten dutela diote batetik, eta bestetik, «erakundeetatik jasotzen dugun informazioa, askotan erakunde horien edota kudeatzen dituzten alderdien propaganda» izaten direla. Hori guztia dela-eta, «herritarrei informazioa eskaintzeak eta herritarrengandik informazioa jasotzeak beti izan du lehentasuna ezkerreko mugimendu, alderdi eta eragileentzat». Hala, Ordiziako ezker abertzaleak ere bide horien alde egin du, herritarrei «informazio oso eta alternatiboa» eskaintzeko eta «gure iritzi eta proposamenak» ezagutzeko. Baina informazioa emateaz gain, jaso ere egin nahi dute, «horrela bakarrik izan dezakegulako herritarren kezka, behar eta eskaeren berri». Azkenik, komunikatzeko bide berrien aldeko apustua egin badute ere, Gereñuk azaldu [...]
Joan den asteburuko ajea pasatuta dela, gaurtik hasi eta igandera bitartean berriz ere festan murgilduko dira idiazabaldarrak. Egitarauari hasiera emango diotenak Idiazabalgo haurrak izango dira, arratsaldeko bostetarako txokolate jana eta buruhandiak antolatu baitituzte festa batzordekoek. Ordu erdi bat beranduago, musika eskolako haurrek kontzertua emango dute herriko plazan. 18:30ean txupinazoa botako dute eta herritarrek jaiak ondo pasatu ditzaten desiatzeko pregoia irakurriko dute. Segidan idiazabaldarren ikurra, axaria, jaitsiko dute eta kanpaiak joko dituzte festen hasiera iragarriz. Gaur Kandelari Eguna denez, arratsaldeko zazpietan meza izango da eta urteetako ohiturari jarraituz kandelak bedeinkatuko dituzte fededunek. Ordu berean Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta, herriko areto futbol txapelketako finalak jokatuko dituzte gazteek. Bihar, San Blas Eguna Bihar Idiazabalgo zaindariaren eguna ospatuko dute axariek. Eguerdiko hamabietan herriko txirrindulari proba nagusia jokatuko dute eta ordu berean paella erraldoia prestatzen hasiko dira Arretxe elkarteko kideak herriko plazan. Urtero bezala, asko izango dira bertara gerturatu eta paella-ontzira begira egongo direnak. Eguerdiko ordu bietarako jada prest egongo da bazkaria eta nahi duenak paella jateko aukera izango du. Txartelak Izpar dendan egongo dira salgai. Bakoitzak bi euroko prezioa du eta kopuru horren barruan sartzen da txistorra pintxoa ere. Gauean, San Blas Egunari bukaera ona emateko, herri afaria egingo dute herriko plazan. Etzi, San [...]
Ordiziako Kimetz emakume elkarteak deituta, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu lemapean. Arratsaldeko 20:00etan bilduko dira, Ordiziako plaza nagusian. Elkartetik, herritar g...