Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu dute
Ordiziako Kimetz emakume elkarteak deituta, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu lemapean. Arratsaldeko 20:00etan bilduko dira, Ordiziako plaza nagusian. Elkartetik, herritar g...
Ordiziako Kimetz emakume elkarteak deituta, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu lemapean. Arratsaldeko 20:00etan bilduko dira, Ordiziako plaza nagusian. Elkartetik, herritar guztiei egin diete bertara joateko deia.