Hizkuntza eskolan izena emateko epea datorren astean zabalduko dute
Ordiziako Hizkuntza Eskolak otsailaren 11tik martxoaren 4ra bitartean zabalduko du matrikula egiteko epea. 2010-2011 ikasturtean, frantzesa eta ingelera ikasteko aukera eskaintzen dute, hiru maila ezberdinetan: oinarrizkoa (A2), tartekoa (B1 eta B2) et...
Ordiziako Hizkuntza Eskolak otsailaren 11tik martxoaren 4ra bitartean zabalduko du matrikula egiteko epea. 2010-2011 ikasturtean, frantzesa eta ingelera ikasteko aukera eskaintzen dute, hiru maila ezberdinetan: oinarrizkoa (A2), tartekoa (B1 eta B2) eta goi maila (C1).
Matrikulatu ahal izateko, ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea. Pertsona bakoitzak, eskola eta maila bakar batean eman ahalko du izena. Inork bi hizkuntzetan matrikulatu nahiko balu, hizkuntza bakoitzeko eskabide bana egin beharko luke.
Informazio gehiago jaso nahi duenak, www.eoi-ordizia-heo.net webgunea bisitatu edo telefonoz dei dezake 943 88 86 75 zenbakira.