Idiazabalgo San Blas jaiak hasi dira

Gaur San Blas jaietako egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak haurrak izan dira, arratsaldeko bostak aldera txokolate jana egin baitute. Ondoren buruhandien aurretik korrika ibiltzeko aukera ere izan dute. Arratsalde partean musika eskolako haur...

Gaur San Blas jaietako egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak haurrak izan dira, arratsaldeko bostak aldera txokolate jana egin baitute. Ondoren buruhandien aurretik korrika ibiltzeko aukera ere izan dute. Arratsalde partean musika eskolako haurrek kontzertua eman dute plazan eta ordu bat beranduago 18:30ak aldera, txupinazoa botaz, axaria jaitsiz eta kanpaiak joz iragarri dute San Blas jaien hasiera idiazabaldarrek. Pregoia berriz, Kirol Elkarteko Futbol Sailekoek irakurri dute, umoretsu. Jende ugari bildu da plazan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa