Ordiziako Ahotsa webgunea sortu dute «herritarrekin harreman zuzena» izateko
«Informazioa jaso eta eskaintzeko» erreminta berria jarri du martxan Ordiziako Ezker Abertzaleak. Informazioaren eta teknologia berrien aroan, interneten aldeko apustua egin dute, ordiziakoahotsa.net webgunea sortuta. Ordiziako hamar herritarrek aurkeztu zuten ekimena herenegun, Barrena jauregian. «Web orri eta sare sozialen bidez, herritarrekin dugun harremana sakondu» nahi dutela azaldu dute, «jabetzen baikara teknologia berriek zein aukera eskaintzen duten». Eñaut Gereñuren hitzetan, «informazioaren gizartean bizi garela esan ohi da», baina askotan, informazio gehiegi jasotzea, desinformazio ere bihur daiteke. «Halakoa izan liteke jasotzen dugun informazio bonbardaketa, ze kontrako efektua ere lortzen baita, alegia, herritar desinformatuak izatea, modu akritiko batean jasotzen dutenak informazioa». Gogoeta honen bidetik, egun «komunikabide kate handiek informazioa kontrolatu eta manipulatu» egiten dutela diote batetik, eta bestetik, «erakundeetatik jasotzen dugun informazioa, askotan erakunde horien edota kudeatzen dituzten alderdien propaganda» izaten direla. Hori guztia dela-eta, «herritarrei informazioa eskaintzeak eta herritarrengandik informazioa jasotzeak beti izan du lehentasuna ezkerreko mugimendu, alderdi eta eragileentzat». Hala, Ordiziako ezker abertzaleak ere bide horien alde egin du, herritarrei «informazio oso eta alternatiboa» eskaintzeko eta «gure iritzi eta proposamenak» ezagutzeko. Baina informazioa emateaz gain, jaso ere egin nahi dute, «horrela bakarrik izan dezakegulako herritarren kezka, behar eta eskaeren berri». Azkenik, komunikatzeko bide berrien aldeko apustua egin badute ere, Gereñuk azaldu [...]
«Informazioa jaso eta eskaintzeko» erreminta berria jarri du martxan Ordiziako Ezker Abertzaleak. Informazioaren eta teknologia berrien aroan, interneten aldeko apustua egin dute, ordiziakoahotsa.net webgunea sortuta. Ordiziako hamar herritarrek aurkeztu zuten ekimena herenegun, Barrena jauregian. «Web orri eta sare sozialen bidez, herritarrekin dugun harremana sakondu» nahi dutela azaldu dute, «jabetzen baikara teknologia berriek zein aukera eskaintzen duten».
Eñaut Gereñuren hitzetan, «informazioaren gizartean bizi garela esan ohi da», baina askotan, informazio gehiegi jasotzea, desinformazio ere bihur daiteke. «Halakoa izan liteke jasotzen dugun informazio bonbardaketa, ze kontrako efektua ere lortzen baita, alegia, herritar desinformatuak izatea, modu akritiko batean jasotzen dutenak informazioa». Gogoeta honen bidetik, egun «komunikabide kate handiek informazioa kontrolatu eta manipulatu» egiten dutela diote batetik, eta bestetik, «erakundeetatik jasotzen dugun informazioa, askotan erakunde horien edota kudeatzen dituzten alderdien propaganda» izaten direla.
Hori guztia dela-eta, «herritarrei informazioa eskaintzeak eta herritarrengandik informazioa jasotzeak beti izan du lehentasuna ezkerreko mugimendu, alderdi eta eragileentzat». Hala, Ordiziako ezker abertzaleak ere bide horien alde egin du, herritarrei «informazio oso eta alternatiboa» eskaintzeko eta «gure iritzi eta proposamenak» ezagutzeko. Baina informazioa emateaz gain, jaso ere egin nahi dute, «horrela bakarrik izan dezakegulako herritarren kezka, behar eta eskaeren berri».
Azkenik, komunikatzeko bide berrien aldeko apustua egin badute ere, Gereñuk azaldu zuenez, hauek «ez dute inola ere ordezkatuko herritarrekin dugun hartu eman zuzena». Horregatik, herritarrekin harreman zuzena izateko «harreman sarea antolatzen» ari direla azpimarratu zuen.
Informazioa eta iritzia
Jone Etxeberriak berriz, webgunearen atalak eta eskaintzen dituen aukerak azaldu zituen. «Ardatz nagusia informazioa izango da, albisteak». Baina ikus-entzunezkoak, argazkiak, inkestak edota herritarrek iritzia emateko gune bat ere izango ditu. Bestalde, webguneari izena ematen dion Ordiziako Ahotsa aldizkariaren aleak pdf formatoan ikusteko aukera ere izango da.