Santa Ageda eta San Martin jaiak Matxinbentan
Beasain, Ezkio-Itsaso eta Azpeitiako lurretan dago Matxinbenta. Festak ospatzeko garaian ordea, herria ahaztu eta auzotar bihurtzen dira denak. Asteburu honetan ospatuko dituzte San Martin eta Santa Ageda jaiak, ostiralean hasi eta igandera arte. Azpei...
Beasain, Ezkio-Itsaso eta Azpeitiako lurretan dago Matxinbenta. Festak ospatzeko garaian ordea, herria ahaztu eta auzotar bihurtzen dira denak. Asteburu honetan ospatuko dituzte San Martin eta Santa Ageda jaiak, ostiralean hasi eta igandera arte.
Azpeitiatik hasi eta auzora iritsi arte Santa Eskean ibiliko dira ostiralean egun osoan auzoko gazteak. Iluntean suziriak jaurtiko dituzte jaiak hastera doazela iragartzeko eta eskean aritu direnei ongi etorria egingo diete. Larunbaterako berriz, bertso afaria antolatu dute, Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Lopetegi ahizpek saioa egingo dute.
Igandea izango da jaietako egun nagusia. Meza nagusia, umeentzako jokoak eta pilota partidak egongo dira, eta goiz osoan zehar artisau azoka, urteroko moduan. Arratsaldean Azurmendi eta Nazabal aizkoran ariko dira eta Aimar Irigoien eta Izeta II.a harria jasotzen. Datorren urteko festak antolatzeko dirua biltzeko saskiaren zozketa ere egingo dute igandean.