Ramosen eta Iriainen lana aukeratu dute Victor Mendizabal I. Bekarako
Euskal Herriko Unibertsitatean doktoretza lanak egiten ari den Jon Ander Ramosek eta Buenos Airesko Unibertsitateko (Argentina) irakasle Marcelino Iriainek osatutako bikoak aurkeztutako lanak irabazi du Victor Mendizabal I. Ikerketa Beka. Etorkinengandik zuzendariengana, taldeetatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi izena duen lanarekin pertsonaia ordiziarraren bizitza eta haren testuingurua ikertzea dute helburu. Orain urtebeteko epea dute biek ikerketa egiteko, eta 7.000 euroko laguntza izango dute. Ramosen eta Iriainen nahi nagusia Victor Mendizabalen biografiaz haruntzago joatea da. Honakoa diote ordiziar jatorriko pertsonaiaz: «Haren testuinguruak itsasargi gisa ezartzen du. Ikusle pasiboak diren bere herrikideen aurrean itsasargi bihurtzen da, eta beraien erreferenteen zain daude herrikideak». Lana hiru fasetan egingo dute: lehenengoan, artxiboak irakurri eta kontsultatuko dituzte; bigarrenean, datuak eskuratu, informazioa kontrastatu eta kapituluak antolatuko dituzte; eta hirugarrenean lana idatziko dute. Gizarte zientzien, natur zientzien eta humanitateen arloko ikerketa bultzatzea da bekaren xedea, Ordizia eta ordiziarrak erreferente izanda. Belen Maiza kultura zinegotziak, Nekane Balluerka EHUko katedradunak, Jesus Mari Gaztañaga Mondragon Unibertsitateko Goierriko campuseko arduradunak eta Patxi Garmendia historialari eta irakasleak osatutako epaimahaiak “lanaren kalitate zientifikoa, originaltasuna eta egileen ikerketarako gaitasuna” baloratu dituzte Ramosi eta Iriaini beka emateko garaian. Deialdira aurkeztutako bost lanen artean egin behar izan dute aukeraketa.
Euskal Herriko Unibertsitatean doktoretza lanak egiten ari den Jon Ander Ramosek eta Buenos Airesko Unibertsitateko (Argentina) irakasle Marcelino Iriainek osatutako bikoak aurkeztutako lanak irabazi du Victor Mendizabal I. Ikerketa Beka. Etorkinengandik zuzendariengana, taldeetatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi izena duen lanarekin pertsonaia ordiziarraren bizitza eta haren testuingurua ikertzea dute helburu. Orain urtebeteko epea dute biek ikerketa egiteko, eta 7.000 euroko laguntza izango dute.
Ramosen eta Iriainen nahi nagusia Victor Mendizabalen biografiaz haruntzago joatea da. Honakoa diote ordiziar jatorriko pertsonaiaz: «Haren testuinguruak itsasargi gisa ezartzen du. Ikusle pasiboak diren bere herrikideen aurrean itsasargi bihurtzen da, eta beraien erreferenteen zain daude herrikideak». Lana hiru fasetan egingo dute: lehenengoan, artxiboak irakurri eta kontsultatuko dituzte; bigarrenean, datuak eskuratu, informazioa kontrastatu eta kapituluak antolatuko dituzte; eta hirugarrenean lana idatziko dute.
Gizarte zientzien, natur zientzien eta humanitateen arloko ikerketa bultzatzea da bekaren xedea, Ordizia eta ordiziarrak erreferente izanda. Belen Maiza kultura zinegotziak, Nekane Balluerka EHUko katedradunak, Jesus Mari Gaztañaga Mondragon Unibertsitateko Goierriko campuseko arduradunak eta Patxi Garmendia historialari eta irakasleak osatutako epaimahaiak “lanaren kalitate zientifikoa, originaltasuna eta egileen ikerketarako gaitasuna” baloratu dituzte Ramosi eta Iriaini beka emateko garaian. Deialdira aurkeztutako bost lanen artean egin behar izan dute aukeraketa.