Jon Erguin triatloilariak irabazi du Aragoiko txapelketa
Trigoi Triatloi Taldeko kideak asteburuan Anson (Aragoi) egin den Aragoiko Txapelketan izan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte beste behin. Jon Erguin izan da probako irabazlea eta Maite Murgiak bigarren postua lortu du. Etor Mendia 18. sailkat...
Trigoi Triatloi Taldeko kideak asteburuan Anson (Aragoi) egin den Aragoiko Txapelketan izan dira eta emaitza bikainak lortu dituzte beste behin. Jon Erguin izan da probako irabazlea eta Maite Murgiak bigarren postua lortu du. Etor Mendia 18. sailkatu da eta Naroa Arrieta laugarren.
Ansoko kaleetan zazpi kilometro eta erdi egin ondoren 20 kilometro egin dituzte bizikletan Linzako babeslekura eta ondoren 10 kilometro iraupen eskia. Bizikletan eta eskien gainean egindako denbora honek eman diote garaipena Erguini. Korrika 6. postuan amaitu zuen beasaindarrak baina bizikletan partzialik onena egin zuen eta Linzara lehen postuan heldu zen. Eskiatzen ere onena izan zen Erguin.
Murgia ere bikain aritu zen eskien gainean eta horri esker lortu zuen bigarren postua. Monica Saez Espainiako txapeldunak lortu zuen garaipena baina Junior mailan lazkaotarra izan zen garaile.
Martxoaren 13an Euskadiko txapelketan izango dira Trigoi Triatloi Taldeko kideak.