2011/2

Antioko proiektua azaltzeko erakusketa jarriko du Udalak

Egunak oraindik zehaztu gabe badaude ere, Serrano alkateak ''otsailean zehar'' izango dela ziurtatu du.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Otsaileko urratsak Udalatx mendian barrena

Hilaren 13an izango da irteera Ostadarrek antolatuta. Goizeko 7:30ean irtenda Arrasateko Udalatx gaina igo eta Besaidera jaistea da asmoa, bazkaltzera etxera itzultzeko.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Campos eta Niebla Segurako kanporaketako txapeldunak

Joan den ostiralean jokatu zuten Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Segurako kanporaketa Elorri elkartean. Guztira 17 bikotek parte hartu zuten. Eusebio Camposek eta Beñat Nieblak irabazi zuten lehia eta bigarren Beñat Elorza eta Iñaki Anti...

Estitxu Imaz

Ormaiztegin 246 etxebizitza eraikiko dituzte eta horietatik 136 prezio tasatukoak izango dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak asteartean, Diputatuen Kontseiluaren bileran onartu zuen Ormaiztegiko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren arabera, Ormaiztegin 246 etxebizitza berri eraikiko dituzte. Horietatik 136 prezio tasatukoak izango dira. Plan Orokorrak jarduera ekonomikoetarako hiru area berri ere aurreikusten ditu. Arantza Tapia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak adierazi du, onartutako planaren helburua gaur egun indarrean dauden hirigintza arauak eguneratzea eta berrikustea dela «etxebizitza eta jarduera ekonomikoen arloko azpiegitura, errotazio eta hazkunde premiei erantzun ahal izateko». Ormaiztegik egun 1.326 biztanle ditu herrigune nagusiaren inguruan eta landa eremuko bi herrigunetan, Mendizabalen eta Udabarron, bizi direnak. Plan Orokorraren arabera egingo dituzten 246 etxebizitza horiek honela antolatuko dituzte: Lurzoru hiritargarrian, Antonene izeneko sektorean, 146 etxebizitza eraikiko dituzte eta horietatik 136 prezio tasatukoak izango dira. Lurzoru hiritarrean berriz, 65 etxe egingo dituzte Muxikan eta 24 Urbieta eremuan. Halaber, Erdialdean beste 6 etxebizitza joango dira eta Gabirialden 5. Jarduera industrialak Jarduera ekonomiko berrietarako hiru eremu zehazten dira Plan Orokorrean: lau hektarea dituen Zelaikoa eremua, 7,8 hektarea dituen Irai Errota area eta 2,3 hektarea dituen Dorraldegi eremua. Gipuzkoako Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, hiru eremu horiek garatzeko alorreko plan bat beharko da. «Horrela, Ormaiztegik guztira 38,5 hektarea izango lituzke produkzio jardueretarako». Gizarte ekipamenduei dagokionean, Udalak gaur egun dituen azpiegiturak osatzeko [...]

Alex Areizaga

Hizkuntza eskolan izena emateko epea datorren astean zabalduko dute

Ordiziako Hizkuntza Eskolak otsailaren 11tik martxoaren 4ra bitartean zabalduko du matrikula egiteko epea. 2010-2011 ikasturtean, frantzesa eta ingelera ikasteko aukera eskaintzen dute, hiru maila ezberdinetan: oinarrizkoa (A2), tartekoa (B1 eta B2) et...

Goierriko Hitza

EAEko etxebizitza eskarien erregistro bateratuari baiezkoa eman diote

Ohiko osoko bilkura egin dute Urretxun; pentsioen inguruko Appalurren mozio bat ere onartu dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Anbulantzia errealitate izango da laster Nagaroten

Astelehenean 2.922 euroko diru laguntza jaso zuen Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundeak, horri San Martin auzoko bizilagunek urtarrila hasieran emandako 1.315...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ekainera arte luzatu dute Ehunmilaken izena emateko epea

Ekainaren batera arte luzatu dute Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probetan izena emateko epea. Sei hilabete geratzen dira probarako eta dagoeneko 187 korrikalarik eman dute izena. Ehunmilak probarako 147 parte-hartzaile daude inskribatuta eta 40 pr...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa