1936an «faxisten kontra hil ziren legazpiarrak» omentzeko ekitaldiak
1936ko Gerra Zibilean «faxisten kontra hil ziren legazpiarrak» omentzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoan Legazpin. Liburu bat aurkeztuko dute, baina horrez gain, oroigarri plaka bat eta Ormakioko frontea egon zen lekura ibilaldia ere antol...
1936ko Gerra Zibilean «faxisten kontra hil ziren legazpiarrak» omentzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoan Legazpin. Liburu bat aurkeztuko dute, baina horrez gain, oroigarri plaka bat eta Ormakioko frontea egon zen lekura ibilaldia ere antolatu dituzte.
Lehen ekintza martxoaren 15erako programatu dute. Legazpi 1936 liburua aurkeztuko dute egun honetan. Iñaki Yurrebaso aritu da ikertzen, eta berak idatzi du liburua. 19:00etan egingo dute aurkezpena, Legazpiko kultur etxean.
Martxoaren 18an bestetik, ez ohiko udalbatzarra, omenaldia eta plaka jartze ekitaldia burutuko dituzte, 12:00etan hasita. Egun berean, 19:00etan, Gerra Zibilari buruzko hitzaldia egingo dute kultur txean, 19:00etan. Iñaki Egaña ariko da hemen hizlari lanetan.
Azkenik, martxoaren 20an Ormakioko frontera ibilaldia egingo dute. 9:00etan abiatuko dira Brinkolatik eta hamaiketan Ormakion salda eta txorixoa banatuko dituzte bertaratuen artean.