CAFek 129 milioi euro irabazi zituen iaz, 2009ean baino %4,3 gehiago
CAF enpresak 129,6 milioi euro irabazi zituen iaz, 2009an baino %4,3 gehiago. Hala eman dute jaktiera enpresa beasaindarreko zuzendariek. Emandako datuen arabera, iaz 4.518,9 milioi euro fakturatu zituen enpresak. Emaitza horiek, nazioarteko merkatueta...
CAF enpresak 129,6 milioi euro irabazi zituen iaz, 2009an baino %4,3 gehiago. Hala eman dute jaktiera enpresa beasaindarreko zuzendariek. Emandako datuen arabera, iaz 4.518,9 milioi euro fakturatu zituen enpresak.
Emaitza horiek, nazioarteko merkatuetan egindako apustuaren emaitza direla jakinarazi dute, eskarien %55 baino gehiago nazioarteko merkatuetan lortutakoak baitira. Gaur egun Brasilen, Amerikar Estatu Batuetan, Saudi Arabian, Erresuma Batuan, Belgikan, Kolonbian, Indian eta Turkian ditu, besteak beste, kontratuak. Espainian Zaragozarako, Granadarako, Malagarako eta Madrilerako ari da trenak ekoizten enpresa beasaindarra. Eusko Trenbideak enpresarentzako trenak ere egiten ari da CAF.
Azken asteetan sinatu dituen kontratuak ere nazioarteko merkatuetan lortu dituela jakinarazi dute CAFetik. Suedian, Frantzian eta Italian lortu ditu kontratu horiek.