Herriko merkataritza bultzatzeko azoka eta pintxo-poteoa antolatu ditu Ordizian elkarteak
Herriko merkataritza bultzatzeko ekimen ugari antolatu ditu Ordizian merkatari elkarteak astebururako. Herriko hogei dendak kalera aterako dituzte euren produktuak. Bitartean, pintxoa eta ardo kopa euro eta erdian edateko aukera izango da tabernetan....
Herriko merkataritza bultzatzeko ekimen ugari antolatu ditu Ordizian merkatari elkarteak astebururako. Herriko hogei dendak kalera aterako dituzte euren produktuak. Bitartean, pintxoa eta ardo kopa euro eta erdian edateko aukera izango da tabernetan.
Merkealdien azken txanparekin bat eginez antyolatu dute Merkealdien Azoka. Ordizian elkarteko 20 dendek kalera aterako dituzte euren produktuak, postuak atarietan jarrita. Merkealdietako prezioez gain, zenbait produktutan beherapen bereziak ere egingo dituzte. Ostiralean eta larunbatean goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:30-20:00) jarriko dituzte postuak.
Ekimen horrekin batera, herriko tabernetan pintxo-poteoa egiteko aukera izango da. Zazpi tabernatan, pintxoa eta ardo kopa euro eta erdian jarriko dituzte salgai, azokaren ordutegi berean. Promozio horretako pintxoek, Ordizian elkartearen logoa izango dute, jendeak erraz identifikatu ditzan. Ostadar, Pottoka, Pias, Amonane, Aldasoro, Haizpe eta Olano tabernek bat egin dute ekimen horrekin.
Umeentzako ipuinak
Gurasoak dendetan edo tabernan dauden bitartean, denbora pasarako aitzakia ederra asmatu dute umeentzat. Larunbat arratsaldeko 17:30ean, Maite Franko ipuin kontalaria Joxemiel Barandiaran plazan ariko da. Eguraldiak lagunduko ez balu, plaza nagusian bilduko lirateke.