Jeronimo Martin seikoteak joko du Zumarragako Matine Musikaletako lehenengo kontzertuan
Jeronimo Martin seikoteak hasiera emango dio Matine Musikaleei. Hamargarren aldiz antolatu du Zumarragako Udalak musika ezberdinak eskaintzen dituen zikloa. Kontzertu denak igandero izango dira, Zelai Arizti aretoan, 13:00etan.
Jeronimo Martin piano-jolea eta musikagilea da, bilbotarra. Jazz estiloan, beste bost musikariekin batera Martinek berak sortutako musika joko dute Zelai Arizti aretoan datorren igandean Matine Musikaletako lehenengo kontzertuan.
Zikloak martxoako igande guztiak hartuko ditu. Hurrengo saioa, hilaren 13an, Zumarragako Musika Bandak eskainiko du. Sanna bikoteak pianoa eta soinuarekin Astor Piazzola musikagile argentinarraren tangoak ekarriko ditu hilaren 20an. Musikaldia amaitzeko, Durangaldeako Ulannah folk taldeak kontzertua eskainiko du Zumarragan hilaren 27an.