Umeentzako ekintza ugari izango dira Segurako Kultur Astean
Segurako Kultur Astearen barruan, umeentzako ekitaldi ugari izango dira datozen egunetan. Bihar, Laiotz herri eskolako ikasleek Zerain, Zegama eta Lemoakoen aurrean ikuskizuna eskainiko dute, 15:00etan. Ostiralean berriz, mozorro festa egingo dute ordu...
Segurako Kultur Astearen barruan, umeentzako ekitaldi ugari izango dira datozen egunetan. Bihar, Laiotz herri eskolako ikasleek Zerain, Zegama eta Lemoakoen aurrean ikuskizuna eskainiko dute, 15:00etan. Ostiralean berriz, mozorro festa egingo dute ordu berean, Baratze pilotalekuan. Larunbat goizean, jolasak izango dira eta arratsaldean, puzgarriak, tailerrak eta rokodromoa; dena pilotalekutik atera gabe.