Antiora igoko dira Eitzagatik Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo etapan
Aurkeztu dituzte 51. Euskal Herriko Itzuliaren etapa bakoitzean txirrindulariek bete beharko dituzten ibilbideak. Lehenengo eta bigarren etapak Zumarragan hasiko dira apirilaren 4an eta 5ean. Lehenengo etapan Zumarragatik abiatuko da tropela eta 149, 5 kilometrotan, hirugarren mailako inguruetako portu asko jo beharko dituzte. Antioko bigarren mailako portua igo beharko dute etapa amaitu aurretik eta igoera egiteko Eitzagatik abiatuko dira txirrindulariak. Udalak Antioko Hiribideko zorua aldatzeko lanak egin ditu eta dagoeneko asfaltatuta dagoen arren, eremua hesituta dago.
goierriko webgunean.
Lehenengo etapako helmuga udaletetxean egongo da eta txirrindulariak Antiotik jaitsi eta gero, Ipintzatik sartuko dira Soraluze kalera. Errepidea konpontzen ari dira egunotan, lanen bigarren fasea egiten ari dira, Kalebarren eta Soraluze kaleak lotzen dituen errepidea aldatu eta asfaltoa botako dute. Lanak larunbaterako amaituta egon beharko dira, larunbata azoka eguna da eta.
Lehenengo etapan hirugarren mailako portuak izango dira nagusi: Gabiria, Elosu, Aztiri eta Barbaris besteak beste. Bigarren etapan, apirilak 5ean, Zumarragatik abiatuko dira txirrindulariak, helmuga Lekunberrin egongo delarik.
Zikloturistak
Goierri kirol elkarteko zikloturistek Euskal Herriko Itzuliaren lehenengo etapa egingo dute egun bat lehenago, hau da, apirilaren 3an. Bi ibilbide emango dituzte aukeran parte-hartzea bultzatzea baitute helburu, bata 110 kilometrokoa eta bestea 50 kilometrokoa. Izena eman daiteke jada