Beldurrezko hotel bihurtuko da Beasaingo Gaztelekua inauterien aitzakian
Urteroko legez, eta inauteriak iritsi direla aprobetxatuz, beldurrezko eraikin bihurtuko da asteburuan Beasaingo Gaztelekua. Aurten, hotel itxura emango diote Gaztelekuari, eta ostiraletik aurrera hainbat ekintzetan parte hartu ahalko dute gazteek. Ei...
Urteroko legez, eta inauteriak iritsi direla aprobetxatuz, beldurrezko eraikin bihurtuko da asteburuan Beasaingo Gaztelekua. Aurten, hotel itxura emango diote Gaztelekuari, eta ostiraletik aurrera hainbat ekintzetan parte hartu ahalko dute gazteek.
Eizu Gaztelekuko kideek eta kale hezitzaileek prestatu dituzten probak gainditu beharko dituzte. Lanak zailtze aldera, hainbat susto eta sorpresa ere prestatu dituzte, eta gazteei abentura baten barruan daudela sinistaraziko diete. Etzi 17:00etan irekiko ditu ateak Beldurraren Hotelak.
Larunbatean eta igandean ere izango dute zer egin eta ikusi Gaztelekuan. Larunbatean, 17:00etatik 20:00eatra bitartean, beldurrezko pertsonaiak nola apaintzen diren ikasteko makillaje tailerra antolatu dute.
Pelikula ere beldurrezkoa
Beldurrezko asteburuari amaiera emateko azken ekintza igande arratsaldean izango da. Hotelaren egongela zinema bihurtu eta beldurrezko pelikula proiektutatuko dute, 18:00etan hasita.
Gaztelekuko arduradunek eta kale hezitzaileek beasaindar gazte guztiak gonbidatu dituzte Beldurrezko Hotelean asteburua pasatzera. Asteburuero Gaztelekura joaten direnez gain, gainerako gazteak ere ekintzetan parte hartzera animatu dituzte.