Mariaratzen AHTko lanak oztopatzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute bi gazterentzako
2008ko ekainaren 3an Mariartz parean Abiadura Handiko Trena egiteko lanak oztopatzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute bi gazterentzako. Desordena publikoak egitea leporatzen diete. Mariaratzen zegoen aparkalekuaren sarreran hormigo...
2008ko ekainaren 3an Mariartz parean Abiadura Handiko Trena egiteko lanak oztopatzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute bi gazterentzako. Desordena publikoak egitea leporatzen diete.
Mariaratzen zegoen aparkalekuaren sarreran hormigoiz betetako bidoiaren barruan besoak sartuta mugitu ezinik geratu ziren ekintzaileak eta, hala, kamioien sartu-irtena eragotzi zuten. Gipuzkoako Fiskaltzak ekintza “aurrez ados jarrita eta ordena publikoa nahasteko intentzioarekin” egin zela dio eta hori delitua dela irizten du.
Kalte ordainak Gipuzkoako Diputazioari
Gazteak bidoietatik askatzeko Ordiziako suhiltzaileen laguntza behar izan zuten ertzainek. Ordu eta erdiz aritu behar izan zuten suhiltzaileek ekintzaileen besoak bidoietatik ateratzeko eta ekintzak eragin zituen gastuak bi akusatuek ordaintzeko eskatu du Fiskaltzak.