Ordiziako Gaztetxearen urteurreneko lipdub-a ikusgai dago jada
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrena dela-eta, joan den larunbatean grabatu zuten lipdub-a ikusgai jarri dute dagoeneko. Herriko hainbat elkartek eta ehunka lagunek bat egin zuten ekimenarekin eta bideoan ikus daitekeen moduan, grabazioa jendetsua et...
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrena dela-eta, joan den larunbatean grabatu zuten lipdub-a ikusgai jarri dute dagoeneko. Herriko hainbat elkartek eta ehunka lagunek bat egin zuten ekimenarekin eta bideoan ikus daitekeen moduan, grabazioa jendetsua eta koloretsua izan zen. Besteak beste, Burrunbazale txarangak, 25. urteurreneko kanta egin duen Laket taldeak, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeek, Ordiziako buruhandi eta erraldoiek, Oiangu Bizirik plataformak, errugbi taldeko jokalariek, pilotariek, AEK-k, Etxeratek edota Ordiziako Errondailak parte hartu zuten.