Harkaitz Cano eta Beñat Barandiaran Zaldibian izango dira bihar, ipuin eta gitarra ikuskariarekin
›Harkaitz Cano idazleak eta Beñat Barandiaran musikariak literatura eta musika uztartuta ikuskaria egingo dute bihar, ostirala, Zaldibian, Udalak antolatuta. 22:00etan hasiko da emanaldia antzokian. Sarrera debalde izango da, eta errezitaldian zehar...
›Harkaitz Cano idazleak eta Beñat Barandiaran musikariak literatura eta musika uztartuta ikuskaria egingo dute bihar, ostirala, Zaldibian, Udalak antolatuta. 22:00etan hasiko da emanaldia antzokian. Sarrera debalde izango da, eta errezitaldian zehar kafea eta pastak banatuko dituzte. Harkaitz Canok (Lasarte, 1975) ipuinak kontatuko ditu, bien bitartean musika Beñat Barandiaran zizurkildarrak gitarrarekin jarrita. Lazkaon musika irakasle eta Drindots taldeko jotzaile da Barandiaran.













