Hiru saiakera egin eta sariturik agertu ez zenez, astelehen arratsaldean ontzi batetik txarteltxoa aterata izendatu zuten azkenean. Lazkaon Fideletxe erretako etxearen alde Gabonetan antolatu zuten errifaren saria Martin Zabala lazkaotarrak jasoko du, ...
Azkeneko urteotan Itsasondoko gizarte arloan ekimen handia hartzen ari den gazte taldeak Itsasondoko I. Herri Eguna antolatu du apirilaren 9rako. Herritarrak elkartu eta festa giroan murgiltzea lortu nahi dute gazteek, ekitaldi berritzailean Itsasondon...
Idiazabalgo Udaletik jakitera eman dutenez, aurreko astean aurkeztu zuten Idiazabal txur-beltzean liburua agortu egin da. Hala ere, liburuak herritarren artean izan duen arrakasta kontuan izanda, Udalak ale gehiago jarriko ditu salgai datozen egunetan...
Beasainen 2008an “era baketsuan” Mariaratz parean AHTren kontrako lanak oztopatzen saiatu izanagatik bi gazteri kartzela zigorra jarri izana salatu du Aralarrek. Desobedientzia zibila ez dela delitua adierazi du Dani Maeztu Aralarren legebi...
Datorren igandean, martxoak 6, Burdinola elkartearen liburu berria aurkeztuko da Aztiriko Aztiri Bat elkartean. Historia, hizkuntza eta etnografia gaiak lantzen dira bertan, informazio eta argazki ugariz betetako 285 orrialdeetan zehar. Aurkezpena igan...
Pasa den astean, Zorrotz enpresako langileek mozio bat aurkeztu zuten Legazpiko udaletxean, euren egoeraren berri emanez. Bertan, Udalari lantokiko nagusiei eskaera bat egiteko eskatu zioten: langileei kalte-ordain duinak ematea. Hona hemen bideoa.
Zuhaitz eguna ere egin da ohiturari jarraituz. 9 zuhaitz landatu dira Altamiran, eguneko zentroan eta Elizalden. Santa Barbarakoa landaketa bihar...
Martxoko igande guztietan luzatuko dira Matine Musikalak. Askotariko taldeak ikusi eta entzuteko aukera izango da Zelai Arizti aretoan.
Elkarteak gaur hasi eta martxoaren 17 arte antolatu ditu emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzeko ekintzak. Hitzaldiak, ikus-entzunezkoak eta erakusketak izango dira, besteak...
Zegamako Udalak eta Euskal Keramikagile Garaikidea elkarteak antolatuta III. Zeramika topaketak egingo dira igandean. Aurten Raku teknika izango da gaia eta teknika honetan aditua den Adolfo Giner zeramikagilea Zegaman izango da. Raku teknika zeramika...
›Harkaitz Cano idazleak eta Beñat Barandiaran musikariak literatura eta musika uztartuta ikuskaria egingo dute bihar, ostirala, Zaldibian, Udalak antolatuta. 22:00etan hasiko da emanaldia antzokian. Sarrera debalde izango da, eta errezitaldian zehar...
Larrialdietako erreskate taldeek gizonezko baten gorpua atera dute gaur Zaldibian. Amundarain errekako uretan agertu da gorpua, herrigunearen parean. Herritarrek larrialdi zerbitzuetara abisua eman eta 13:45 inguruan atera dute suhiltzaileek hilotza. M...
Segura Irratiko Itaka saioan biodibertsitateaz ariko dira larunbat goizean. 10:00etan hasita, Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek astean zehar egin dituzten ekintzen errepasoa egingo dute. Ekintza horien bidez zer...
Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadete mailako 29. Usurbeko proba eta Mikel Etxeberriaren 19. omenezko lasterketa egingo dute larubat arratsaldean Beasainen. 16:00etan hasiko da lasterketa Nafarroa etorbidean eta Ormaiztegi aldera joan...
Gazteria sail eraberritua izango du aurrerantzean Beasaingo Udalak. Azken urteetan udaleko sail ezberedinetan landu izan dituzte haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako ekintzak. Baina, aurrerantzean, zero eta 29 urte artekoei zuzendutakoak Gazteria sailean landuko dira. Aspalditik zen nabaria herrian eta udalean halako sail baten falta, «gazte askok ez baitzekiten nora jo proposamenak egitera», azaldu du Julene Hidalgo Gazteria zinegotziak. Gazteen intereseko ekintzak antolatzeko Gipuzkoako Foru Aldindiak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean aritzeko sortu duten Gaztematika izeneko proiektuan parte hartuko du Beasaingo Udalak. Proeiktu horren barruan, datozen hiru-bost urteetan haur, nerabe, eta gazteen beharrei erantzuteko esku-hartze programa egin dute Gazteria sailean. Gazteria saileko teknikariek zehaztu dutenez, «hurrengo 3-5 urteei begira helburu orokor batzuk finkatu dira. Aurrena lehentasunezko lan ildoak identifikatuko ditugu eta urtero kudeaketa plan bat diseinatuko da. Hau da, lan ildo nagusiak hiru-bost urtekoak izango dira, baina urtero plan zehatz bat ere egingo da». Helburu horiek guztiak finkatzeko udaleko eta Foru Aldindiko teknikariak uztailetik ari dira elkarrekin lanean. Aurten bi lan hildo Epe luzerako proposatutako helburuak lortzeko lehen lana entsegu lokalen funtzionamendu arautegia lantzea izango da. Parte hartze sistemaz baliatuko dira arauak zehazteko, entsegu lokaletan aritzen direnen iritziak eta proposamenak jaso eta elkarrekin erabilera zehaztuz. Bigarren proiektua urte amaiera aldera hasiko direla [...]
Atzo jokatu ziren Goñiren omenezko XX. pilota txapelketaren barruan azkeneko final laurdenak. Datozen bi asteetan final erdiak jokatuko dira. Finala martxoaren 23an....