Biodibertsitateaz ariko dira larunbatean ‘Itaka’ saioan
Segura Irratiko Itaka saioan biodibertsitateaz ariko dira larunbat goizean. 10:00etan hasita, Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek astean zehar egin dituzten ekintzen errepasoa egingo dute. Ekintza horien bidez zer...
Segura Irratiko Itaka saioan biodibertsitateaz ariko dira larunbat goizean. 10:00etan hasita, Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek astean zehar egin dituzten ekintzen errepasoa egingo dute. Ekintza horien bidez zer ikasi duten ere kontatuko dute.
Irratiko estudioa bete-bete eginda egongo da,gainera. Irati Goikoetxea eta Ekaitz Goikoetxea esatariek Alixi Arrizabalaga, Tomas Urkia, Nieves Legorburu, Joxe Goikoetxea, Juan Manuel Garcia, Mari Karmen Urteaga, Antonio Berasategi eta Maider Agirre gonbidatu dituzte kontakizuna egiteko. Zenbait ikaslek bertsoak eta olekiak ere errezitatuko dituzte. Goimeneko Manex Aranburu eta Ingurumen Hezkuntzako Edurne Huesa aholkularia ere irratian izango dira.
Saioa asteazken iluntzean 21:30ean emango duten errepikatuta, larunbatean entzun ezin dutenentzat.













