Fideletxeko errifak badu sariduna, azkenean zozketa eginda
Hiru saiakera egin eta sariturik agertu ez zenez, astelehen arratsaldean ontzi batetik txarteltxoa aterata izendatu zuten azkenean. Lazkaon Fideletxe erretako etxearen alde Gabonetan antolatu zuten errifaren saria Martin Zabala lazkaotarrak jasoko du, ...
Hiru saiakera egin eta sariturik agertu ez zenez, astelehen arratsaldean ontzi batetik txarteltxoa aterata izendatu zuten azkenean. Lazkaon Fideletxe erretako etxearen alde Gabonetan antolatu zuten errifaren saria Martin Zabala lazkaotarrak jasoko du, haren papertxoa atera baitzuen herritar batek denen artetik. Lazkaoko merkatariek eta komertzioek hornitu duten opari sorta jasoko du Zabalak. Once-ren zozketarekin batera hiru alditan geratu zen izendatu gabe sariduna; azkenean, jendeak gordeta zituen txartelak udaletxera eraman eta haien artetik bat aukeratu dute.












