Gazteria saila indartsu hasi da lanean
Gazteria sail eraberritua izango du aurrerantzean Beasaingo Udalak. Azken urteetan udaleko sail ezberedinetan landu izan dituzte haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako ekintzak. Baina, aurrerantzean, zero eta 29 urte artekoei zuzendutakoak Gazteria sailean landuko dira. Aspalditik zen nabaria herrian eta udalean halako sail baten falta, «gazte askok ez baitzekiten nora jo proposamenak egitera», azaldu du Julene Hidalgo Gazteria zinegotziak. Gazteen intereseko ekintzak antolatzeko Gipuzkoako Foru Aldindiak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean aritzeko sortu duten Gaztematika izeneko proiektuan parte hartuko du Beasaingo Udalak. Proeiktu horren barruan, datozen hiru-bost urteetan haur, nerabe, eta gazteen beharrei erantzuteko esku-hartze programa egin dute Gazteria sailean. Gazteria saileko teknikariek zehaztu dutenez, «hurrengo 3-5 urteei begira helburu orokor batzuk finkatu dira. Aurrena lehentasunezko lan ildoak identifikatuko ditugu eta urtero kudeaketa plan bat diseinatuko da. Hau da, lan ildo nagusiak hiru-bost urtekoak izango dira, baina urtero plan zehatz bat ere egingo da». Helburu horiek guztiak finkatzeko udaleko eta Foru Aldindiko teknikariak uztailetik ari dira elkarrekin lanean. Aurten bi lan hildo Epe luzerako proposatutako helburuak lortzeko lehen lana entsegu lokalen funtzionamendu arautegia lantzea izango da. Parte hartze sistemaz baliatuko dira arauak zehazteko, entsegu lokaletan aritzen direnen iritziak eta proposamenak jaso eta elkarrekin erabilera zehaztuz. Bigarren proiektua urte amaiera aldera hasiko direla [...]
Gazteria sail eraberritua izango du aurrerantzean Beasaingo Udalak. Azken urteetan udaleko sail ezberedinetan landu izan dituzte haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako ekintzak. Baina, aurrerantzean, zero eta 29 urte artekoei zuzendutakoak Gazteria sailean landuko dira. Aspalditik zen nabaria herrian eta udalean halako sail baten falta, «gazte askok ez baitzekiten nora jo proposamenak egitera», azaldu du Julene Hidalgo Gazteria zinegotziak.
Gazteen intereseko ekintzak antolatzeko Gipuzkoako Foru Aldindiak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean aritzeko sortu duten Gaztematika izeneko proiektuan parte hartuko du Beasaingo Udalak. Proeiktu horren barruan, datozen hiru-bost urteetan haur, nerabe, eta gazteen beharrei erantzuteko esku-hartze programa egin dute Gazteria sailean.
Gazteria saileko teknikariek zehaztu dutenez, «hurrengo 3-5 urteei begira helburu orokor batzuk finkatu dira. Aurrena lehentasunezko lan ildoak identifikatuko ditugu eta urtero kudeaketa plan bat diseinatuko da. Hau da, lan ildo nagusiak hiru-bost urtekoak izango dira, baina urtero plan zehatz bat ere egingo da». Helburu horiek guztiak finkatzeko udaleko eta Foru Aldindiko teknikariak uztailetik ari dira elkarrekin lanean.
Aurten bi lan hildo
Epe luzerako proposatutako helburuak lortzeko lehen lana entsegu lokalen funtzionamendu arautegia lantzea izango da. Parte hartze sistemaz baliatuko dira arauak zehazteko, entsegu lokaletan aritzen direnen iritziak eta proposamenak jaso eta elkarrekin erabilera zehaztuz.
Bigarren proiektua urte amaiera aldera hasiko direla gauzatzen jakinarazi dute Gazteria saileko arduradunek, eta oraindik ez dutela zehaztu zein eremutan ariko diren. Beasainen azken urteetan horrenbeste ugaritu diren gazte lokalen azterketa ere egiten ari dira, bertan biltzen diren gazteekin harremana izateko.












