Gizonezko baten gorpua atera dute Amundarain errekatik, Zaldibian
Larrialdietako erreskate taldeek gizonezko baten gorpua atera dute gaur Zaldibian. Amundarain errekako uretan agertu da gorpua, herrigunearen parean. Herritarrek larrialdi zerbitzuetara abisua eman eta 13:45 inguruan atera dute suhiltzaileek hilotza. M...
Larrialdietako erreskate taldeek gizonezko baten gorpua atera dute gaur Zaldibian. Amundarain errekako uretan agertu da gorpua, herrigunearen parean. Herritarrek larrialdi zerbitzuetara abisua eman eta 13:45 inguruan atera dute suhiltzaileek hilotza. Medikuak heriotza ziurtatu besterik ezin izan du egin. Ertzaintzak ez du argibide gehiago eman heriotzaren edo hildakoaren inguruan.












