Larunbatean da kadete mailako Usurbe proba
Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadete mailako 29. Usurbeko proba eta Mikel Etxeberriaren 19. omenezko lasterketa egingo dute larubat arratsaldean Beasainen. 16:00etan hasiko da lasterketa Nafarroa etorbidean eta Ormaiztegi aldera joan...
Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadete mailako 29. Usurbeko proba eta Mikel Etxeberriaren 19. omenezko lasterketa egingo dute larubat arratsaldean Beasainen. 16:00etan hasiko da lasterketa Nafarroa etorbidean eta Ormaiztegi aldera joan beharko dute lehenengo txirrindulariek. Beasaina itzuti eta Alegiara joan beharko dute, ondoren, berriz ere, Beasaina itzultzeko. Seguratik igaroz Lierniko gaina gainditu eta Ormaiztegitik barrena Beasainen amaituko da 59 kilometroko lasterketa.
Ibilbidean zehar bi tarteko helmuga izango dituzte txirrindulariek, biak Beasaingo Nafarroa etorbidean, irteera eta helmuga puntu ere izango direnak. Lehen tarteko helmuga 13. kilometroan igaroko dute eta bigarrena 41. kilometroan. Mendiko helmuga bakarra Lierniko gaina izango da.












