‘Lehengo Aztiri’, Burdinolaren liburu berria
Datorren igandean, martxoak 6, Burdinola elkartearen liburu berria aurkeztuko da Aztiriko Aztiri Bat elkartean. Historia, hizkuntza eta etnografia gaiak lantzen dira bertan, informazio eta argazki ugariz betetako 285 orrialdeetan zehar. Aurkezpena igan...
Datorren igandean, martxoak 6, Burdinola elkartearen liburu berria aurkeztuko da Aztiriko Aztiri Bat elkartean. Historia, hizkuntza eta etnografia gaiak lantzen dira bertan, informazio eta argazki ugariz betetako 285 orrialdeetan zehar. Aurkezpena igandean egindo dute, hilak 6, 12:30ean Aztiriko Aztiri Bat elkartean. Herritar guztiak daude bertara gonbidaturik.
Liburuak bi zati ditu:
• “Aztiri etxez etxe” (Egilea: Jose Luis Ugarte)
• “Aztiri auzoa Pedro Alustizaren begietatik” (Egilea: Aitor Azpiazu)
Argazkiak Iakobe Katarainek, Jesus Azpiazuk eta Joseba Aldanondok atera dituzte. Diseinua aldiz, Iñigo Aranbururena da.