Zeramika topaketak igandean Zegaman
Zegamako Udalak eta Euskal Keramikagile Garaikidea elkarteak antolatuta III. Zeramika topaketak egingo dira igandean. Aurten Raku teknika izango da gaia eta teknika honetan aditua den Adolfo Giner zeramikagilea Zegaman izango da. Raku teknika zeramika...
Zegamako Udalak eta Euskal Keramikagile Garaikidea elkarteak antolatuta III. Zeramika topaketak egingo dira igandean. Aurten Raku teknika izango da gaia eta teknika honetan aditua den Adolfo Giner zeramikagilea Zegaman izango da.
Raku teknika zeramikagintzan erabiltzen den teknika ikusgarrienetakoa dela diote antolatzaileek. Labetik atera berri den esmaltaturiko pieza bat hoztean kolorez nola aldatzen ikusteko aukera ematen duen teknika ere bada.
Egun osorako ekintzak prestatu dituzte aurten ere, goizean 10:00etan hasi eta 18:00ak arte. Egunean zehar zeramikagintzan oinarritutako hainbat ikus-entzunezko ikusi ahalko dira Aitxuri Herri Eskolako soinketa gelan. Igandean Zegaman egingo diren zeramikazko piezak ikusgai jarriko dituzte Aitxuri eskolan.
Honakoa da iganderako prestatu duten ekintzen egitaraua:
– 10:00: Egunean zehar egosiko diren piezen prestaketa.
– 10:30: Lehen egosketa: Krakelatu zuria eta turkesa.
– 11:30: Aurkezpen ekitaldia. Adolfo Ginerren erakustaldia.
– 12:00: Raku biluzien egosketaren hasiera.
– 12:30: “Herri Rakua”. Zeramikagintzarekin lehen hartu-emana izateko aukera.
– 16:00: Kobre matearen egosketa.
– 17:00: Kobre matea soldagailuarekin
– 18:00: Jardunaldien amaiera.













