Ehun urki landatu dituzte Zuhaitz Egunean
Goizean landatu dituzte Zuhaitz Eguneko zuhaitzak, guztira ehun urki. Aurten Lizeo Alkartasuna ikastetxeko ikasleak aritu dira lorazain lanak egiten. Azken egunetako euriak lokaztu egin du N-1 errepide ondoko zelaia, baina ikasleak mendiko botak eta b...
Goizean landatu dituzte Zuhaitz Eguneko zuhaitzak, guztira ehun urki. Aurten Lizeo Alkartasuna ikastetxeko ikasleak aritu dira lorazain lanak egiten. Azken egunetako euriak lokaztu egin du N-1 errepide ondoko zelaia, baina ikasleak mendiko botak eta berokiak jantzita lanerako prest joan dira.
Iaz landatu zituzten leku berean landatu dituzte auten zuhaitzak, Bernedo Eneako aparkalekuaren atzeko aldean. Goroldi enpresako langileen azalpenak entzun ondoren ekin diote ikasleek zuhaitzak landatzeari, ikastetxeko irakasleen, Goroldiko langileen eta Beasaingo Udaleko ordezkarien laguntzarekin.
Hona Lizeoko ikasleek zuhaitzak landatzeko egin duten ekina iruditan: