Ligari eta Jim Dixoni agurra
Berezia izango da dudarik gabe igandean Ampo Ordiziak eta liga irabazi duen La Vila taldeak Altamiran jokatuko duten partida. Berezia izango da ligako azken partida delako, txapeldunaren aurka jokatuko dutelako goierritarrek, eta irabaziz gero bigarren bukatuko dutelako sailkapenean. Eta berezia zaleek festa prestatu dutelako eguerdi-arratsalde parterako, eta azken hiru urteetan kirol zuzendari izan den Jim Dixonek ere agur esango duelako. Partida 12:00etan da. Orain hamabost egun etziko partida bereziagoa izango zela zirudien, gehiengoak uste baitzuen liga Altamiran erabakiko zela, baina tristura une hori pasata, igandekoarekin gozatzea beste erremediorik ez dago. Ampo Ordiziaren denboraldia, hala ere, bikaina izan da. Axio Arañak argi hitz egiten du: “Beti gehiago nahi izaten dugu, baina egin dugun denboraldia txapela kentzeko modukoa da. Mailari juxtu-juxtu eustetik ligarengatik borroka egitera pasa gara. Pena izan zen Valladoliden gertatutakoa, baina orain liderra dugu aurrean, eta irabazi egin nahi diegu garaipena zaleei eskaintzeko”. Jim Dixonen agur eskutitza Igandeko partidara begira, bi baja nabarmen izango ditu Ampo Ordiziak. Batetik, Tom Parkerren hutsunea betetzera etorri zen Damian Lloyd Australiara itzuli da dagoeneko, eta azken partidarako osatu ez dena Phil Huxford da, medikuek beste bi astez geldirik egoteko agindu baitiote. Eta aurrerantzean baja izango dena Jim Dixon Ordizia Rugby Elkarteko kirol zuzendaria da. [...]
Berezia izango da dudarik gabe igandean Ampo Ordiziak eta liga irabazi duen La Vila taldeak Altamiran jokatuko duten partida. Berezia izango da ligako azken partida delako, txapeldunaren aurka jokatuko dutelako goierritarrek, eta irabaziz gero bigarren bukatuko dutelako sailkapenean. Eta berezia zaleek festa prestatu dutelako eguerdi-arratsalde parterako, eta azken hiru urteetan kirol zuzendari izan den Jim Dixonek ere agur esango duelako. Partida 12:00etan da.
Orain hamabost egun etziko partida bereziagoa izango zela zirudien, gehiengoak uste baitzuen liga Altamiran erabakiko zela, baina tristura une hori pasata, igandekoarekin gozatzea beste erremediorik ez dago. Ampo Ordiziaren denboraldia, hala ere, bikaina izan da. Axio Arañak argi hitz egiten du: “Beti gehiago nahi izaten dugu, baina egin dugun denboraldia txapela kentzeko modukoa da. Mailari juxtu-juxtu eustetik ligarengatik borroka egitera pasa gara. Pena izan zen Valladoliden gertatutakoa, baina orain liderra dugu aurrean, eta irabazi egin nahi diegu garaipena zaleei eskaintzeko”.
Jim Dixonen agur eskutitza
Igandeko partidara begira, bi baja nabarmen izango ditu Ampo Ordiziak. Batetik, Tom Parkerren hutsunea betetzera etorri zen Damian Lloyd Australiara itzuli da dagoeneko, eta azken partidarako osatu ez dena Phil Huxford da, medikuek beste bi astez geldirik egoteko agindu baitiote.
Eta aurrerantzean baja izango dena Jim Dixon Ordizia Rugby Elkarteko kirol zuzendaria da. Denboraldia bukatu arte jarraituko du Ordizian –Espainiako Koparen finala dago tartean– , baina aste honetan jakinarazi du erabakia klubak. Agur modura, zaleei zuzendutako eskutitz bat idatzi du. “Jokalari, entrenatzaile eta klubeko boluntarioei egiten duten lan nekaezina eskertu nahi nieke, eta baita Ordiziako eta Goierriko herritarrei ere, oso eskuzabalak izan baitira nirekin. Beti izango zaituztet gogoan”.
Lehen taldeko jokalariei ere egindako “esfortzua eta lana” eskertu nahi die Dixonek, eta esan die aurtengo denboraldia “arrakastaren hasiera” besterik ez dela izan. Eta azken hitzak Axio Arañari zuzendu dizkio: “Axio taldearen bihotza da. Asko irakatsi eta lagundu dit. Eskerrik asko”.