Olaberrian sei herrialdetako jakiak emango dituzte etzi
Olaberrian ospatzen ari diren kultur asteko ekitaldi jendetsuena igandean izango da, etzi. Herrialdeen Eguna izendatzen duten gastronomia eta folklore topaketaren hamaikagarren aldia 12:30ean hasiko da, eta eguarte osoa iraungo du, pilotalekuan. Aurreko urteetako ordezkaritza berak parte hartuko du, jatorriari dagokionez, kultura gastronomikoaren topaketan. Hego Euskal Herriaz gain –EAE eta Nafarroa bereizita–, Galizia, Extremadura, Gaztela eta Leon, Asturias eta Errumania egongo dira ordezkatuta. Bakoitzaren postuan lekuan lekuko jaki ezagunenak prestatuko dituzte sukaldariek, eta edatekoarekin bisitariei zerbitzatuko dizkiete. Errumaniako ordezkaritza iaz batu zen festara, eta aurten ere presentzia izango du. Immigrazio fenomenoarekin lotuta, Olaberrian eta Goierrin bizi diren taldeek parte hartuko dute batetik. Baina baita kanpotik espreski Herrialdeen Egunerako etorriko direnek ere, Udalak adierazi duenez. Musika eta dantza taldeek alaituko dute eguerdiko festa. Ander Izagirreren lana gaur Igandearen aurretik, gaur-biharretan ekitaldi ugari dago Olaberrian. Gaur, 18:30ean, Ander Izagirre kazetari donostiarrak Boliviako meategietan ikusitakoak biltzen dituen Mineritos ikus-entzunezkoa emango du, multimedia aretoan. 20:00etan xanpain dastaketa dago Zezilionean. KULTUR ASTEAREN EGITARAUA Otsailak 27, igandea 12:30. Meza, San Joan elizan. Ondoren Ordiziako Umore-Ona eta Olaberriko Zeba abesbatzak. Martxoak 1, asteartea 20:00. Goierriko I. Pala Kopako finalerdiak. 17:00. Eskulan erakusketaren irekiera. Ordutegia: astean zehar udal bulegoen ordutegian; ostiralean 17:00-19:00 tartean ere bai. Larunbatak: 12:00-14:00 eta 17:00-19:00. [...]
Olaberrian ospatzen ari diren kultur asteko ekitaldi jendetsuena igandean izango da, etzi. Herrialdeen Eguna izendatzen duten gastronomia eta folklore topaketaren hamaikagarren aldia 12:30ean hasiko da, eta eguarte osoa iraungo du, pilotalekuan.
Aurreko urteetako ordezkaritza berak parte hartuko du, jatorriari dagokionez, kultura gastronomikoaren topaketan. Hego Euskal Herriaz gain –EAE eta Nafarroa bereizita–, Galizia, Extremadura, Gaztela eta Leon, Asturias eta Errumania egongo dira ordezkatuta.
Bakoitzaren postuan lekuan lekuko jaki ezagunenak prestatuko dituzte sukaldariek, eta edatekoarekin bisitariei zerbitzatuko dizkiete. Errumaniako ordezkaritza iaz batu zen festara, eta aurten ere presentzia izango du.
Immigrazio fenomenoarekin lotuta, Olaberrian eta Goierrin bizi diren taldeek parte hartuko dute batetik. Baina baita kanpotik espreski Herrialdeen Egunerako etorriko direnek ere, Udalak adierazi duenez. Musika eta dantza taldeek alaituko dute eguerdiko festa.
Ander Izagirreren lana gaur
Igandearen aurretik, gaur-biharretan ekitaldi ugari dago Olaberrian. Gaur, 18:30ean, Ander Izagirre kazetari donostiarrak Boliviako meategietan ikusitakoak biltzen dituen Mineritos ikus-entzunezkoa emango du, multimedia aretoan. 20:00etan xanpain dastaketa dago Zezilionean.
KULTUR ASTEAREN EGITARAUA
Otsailak 27, igandea
- 12:30. Meza, San Joan elizan. Ondoren Ordiziako Umore-Ona eta Olaberriko Zeba abesbatzak.
Martxoak 1, asteartea
- 20:00. Goierriko I. Pala Kopako finalerdiak.
- 17:00. Eskulan erakusketaren irekiera. Ordutegia: astean zehar udal bulegoen ordutegian; ostiralean 17:00-19:00 tartean ere bai. Larunbatak: 12:00-14:00 eta 17:00-19:00. Igandeak: 12:00-14:00. Udaletxeko ganbaran.
Martxoak 2, asteazkena
- 16:00. Gozogintza ikastaroa, Arkupe elkartean.
Martxoak 3, osteguna
- 18:00. Jakoba Errekondok landaketari buruzko hitzaldia. Multimedia aretoan.
Martxoak 4, ostirala
- 18:30. Boliviako haur meatzarien egoerari buruzko Mineritos ikus-entzunezkoa. Multimedia aretoan.
- 20:00. Xanpain dastaketa, Zezilionea ostatuan. Aurrez deitu (943 88 58 29).
Martxoak 5, larunbata
- 10:00. Joxe Kerejetaren oroimeneko 15. Bola Txapelketa, Arkupe elkarteak antolatuta.
- 11:00. Zuhaitz landaketa, Kuttun guraso elkarteak antolatuta.
- 16:00. Olaberriko VII. Mus Txapelketa, Arkupe elkarteak eta Udalak antolatuta.
- 17:00. Haurrentzat Ametsen fabrika ikuskizuna. Multimedia aretoan.
Martxoak 6, igandea
- 12:30. XI. Herrialdeen Eguna. Parte-hartzaileak: Hego Euskal Herria, Galizia, Extremadura, Gaztela eta Leon, Asturias, Errumania. Pilotalekuan.
Martxoak 8, asteartea
- 17:00. Inauterietako mozorroen desfilea. Ondoren festa eta askaria, Kometa ludotekan.
Martxoak 11, ostirala
- 19:00. Kantu-jira, kantuzaleak elkartu eta abesteko. Aurrez izena ematea komeni da, udaletxean edo liburutegian.
Martxoak 13, igandea
- 09:30. Oinez ibilaldia: Olaberria-Oiarbide-Idiazabal-Olaberria.
- 10:30. Goierriko I. Pala Kopako finala, Korrika 17rekin bat eginda.