Ataungo Errota Zarreko ubidea eraiki zen garaiko testigantza idatzia aurkitu dute harri batean
Ataun San Martinen dagoen errotako ubidea 1589an egina dela adierazten duen harria azaleratu dute. Hareharrizko pieza laukizuzen batean (zabalean 40 bat zentimetro, altuan 20 ba), Errota Zar errotara zihoan ubidea noizkoa den adierazten duen glifo grabatua (harrian inskripzioa) da San Martingo plaza berritzeko obretan aurkitu dutena. XVI. mendean datatutako inskripzioa du, harrian zizelkatua. Elizaren albotik igarotzen zen ubidean aurkitu dute langileek. Presatik Errota Zar etxeraino zihoan aldaparoa lurrez eta hondakinez beteta zegoen, eta husten ari zirela egin zuten topo duela 422 urte jarritako harriarekin. San Martin eliza ondoko plaza berrian eraiki duten iturriaren alboan jarri dute glifoa. Errota Zar elikatzen zuen ubide-aldaparo sistema nondik nora zihoan bereizteko harlauzekin desberdindu dute zorua, baita ere. Inskripzioak honako testua dauka: Ese hovra se izo en el año de MDLXXXIX seiendo incado rregidores. [Obra hori 1589 urtean egin zen agintariek kokatuz]. Jatorriz pieza bat baino gehiago izango zirela uste dute aditu batzuek, testuak segimena izan dezakeelako.
Ataun San Martinen dagoen errotako ubidea 1589an egina dela adierazten duen harria azaleratu dute. Hareharrizko pieza laukizuzen batean (zabalean 40 bat zentimetro, altuan 20 ba), Errota Zar errotara zihoan ubidea noizkoa den adierazten duen glifo grabatua (harrian inskripzioa) da San Martingo plaza berritzeko obretan aurkitu dutena. XVI. mendean datatutako inskripzioa du, harrian zizelkatua.
Elizaren albotik igarotzen zen ubidean aurkitu dute langileek. Presatik Errota Zar etxeraino zihoan aldaparoa lurrez eta hondakinez beteta zegoen, eta husten ari zirela egin zuten topo duela 422 urte jarritako harriarekin.
San Martin eliza ondoko plaza berrian eraiki duten iturriaren alboan jarri dute glifoa. Errota Zar elikatzen zuen ubide-aldaparo sistema nondik nora zihoan bereizteko harlauzekin desberdindu dute zorua, baita ere.
Inskripzioak honako testua dauka: Ese hovra se izo en el año de MDLXXXIX seiendo incado rregidores. [Obra hori 1589 urtean egin zen agintariek kokatuz]. Jatorriz pieza bat baino gehiago izango zirela uste dute aditu batzuek, testuak segimena izan dezakeelako.