Demode Quartet laukoteak izen bereko antzezlana taularatuko du ostiralean
Demode Quartet ahots laukote nafarrak izen bera duen ikuskizunaren euskarazko bertsioa taularatuko du etzi, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian. Patxi Barco aktore ezaguna da antzezlan “dibertigarri” honen zuzendaria. Antzerki ikuskizun honetan a capella egindako “bertsio alaiak” entzun ahal izango dira, pianoz, biolaz, kaxoi flamenkoz eta koreografiaz lagundutakoak. Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruko saioa da biharkoa. Demode Quartek taldea Iruñean sortua da, eta Joli Pascualenak, Mikel de la Fuentek, Iker Huitzik eta Mikel Espinalek osatzen dute. Laurek dituzte musika arloko ikasketak, eta aurrez hainbat talde eta abesbatzatako kide izanak dira. Laukoteak beraien itzalari edo abestien itzalari barre egiten ikasi dute ikuskizun honekin, eta egiten dituzten interpretazioak «originaltasun dosi handia» dute. Aretha Franklin, Michael Jackson, Queen edota Madonnaren bertsioak egiten dituzte saioan.
Demode Quartet ahots laukote nafarrak izen bera duen ikuskizunaren euskarazko bertsioa taularatuko du etzi, 22:15ean, Ordiziako Herri Antzokian. Patxi Barco aktore ezaguna da antzezlan “dibertigarri” honen zuzendaria. Antzerki ikuskizun honetan a capella egindako “bertsio alaiak” entzun ahal izango dira, pianoz, biolaz, kaxoi flamenkoz eta koreografiaz lagundutakoak. Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruko saioa da biharkoa.
Demode Quartek taldea Iruñean sortua da, eta Joli Pascualenak, Mikel de la Fuentek, Iker Huitzik eta Mikel Espinalek osatzen dute. Laurek dituzte musika arloko ikasketak, eta aurrez hainbat talde eta abesbatzatako kide izanak dira.
Laukoteak beraien itzalari edo abestien itzalari barre egiten ikasi dute ikuskizun honekin, eta egiten dituzten interpretazioak «originaltasun dosi handia» dute. Aretha Franklin, Michael Jackson, Queen edota Madonnaren bertsioak egiten dituzte saioan.