Gabirian Korrikaren aldeko mus txapelketa egingo dute ostiralean, martxoaren 9an
Korrikaren aldeko Gipuzkoako I. Mus Txapelketa jarri dute abian. Lehendabizi herrietan egingo dituzte kanporaketak eta finala apirilaren 9an izango da Donostian. Goierrin Ordizian, Ataunen, Idiazabalen, Seguran, Gabirian, Mutiloan , Ezkio-Itsason et...
Korrikaren aldeko Gipuzkoako I. Mus Txapelketa jarri dute abian. Lehendabizi herrietan egingo dituzte kanporaketak eta finala apirilaren 9an izango da Donostian. Goierrin Ordizian, Ataunen, Idiazabalen, Seguran, Gabirian, Mutiloan , Ezkio-Itsason eta Ormaiztegin egingo dituzte kanporaketak. Gabiriakoa ostiralean, martxoaren 9an izango da Osinalde elkartean. Izen ematea 20:30ean bukatuko da eta lehiari 21:00etan ekingo diote. Bikote bakoitzak 12 euro jarri beharko ditu. Herri bakoitzeko bikote garaileak finalerako txartela eskuratuko du.