Imuntzok eta Belokik lan berria aurkeztuko dute
Imuntzo eta Beloki trikitilari bikoteak Gezurra ez da egia diskoa egin du. Aurkezpen orokorra bihar, osteguna, 11:00etan egingo dute Elkarren Donostiako aretoan. Datorren astean Zaldibian –bertakoa da Eleuterio Jauregi Beloki– zuzenean entzuteko au...
Imuntzo eta Beloki trikitilari bikoteak Gezurra ez da egia diskoa egin du. Aurkezpen orokorra bihar, osteguna, 11:00etan egingo dute Elkarren Donostiako aretoan. Datorren astean Zaldibian –bertakoa da Eleuterio Jauregi Beloki– zuzenean entzuteko aukera izango da, martxoaren 18an, ostirala, lehenbiziko aurkezpen kontzertua egingo dute-eta antzokian.