Legazpin 4.457 gizon eta 4.228 emakume daude, 2010. urteko datuen arabera
Azken 22 urteetan 1.488 pertsonatan murriztu da Legazpiko biztanleria. Udalaren webgunean dauden datuei erreparatuz gero, 1989 urtean 10.172 biztanle zituen Legazpik. 2010 urtean aldiz, 8.684 pertsonek osatzen dute Legazpiko gizartea. Hauetatik 4.457 g...
Azken 22 urteetan 1.488 pertsonatan murriztu da Legazpiko biztanleria. Udalaren webgunean dauden datuei erreparatuz gero, 1989 urtean 10.172 biztanle zituen Legazpik. 2010 urtean aldiz, 8.684 pertsonek osatzen dute Legazpiko gizartea. Hauetatik 4.457 gizonak dira eta 4.228 aldiz emakumeak. 1989 urtean gizonak 5.266 ziren eta emakumeak aldiz, 4.906. Datuak urteka ere bereiztu dituzte udalaren webgunean.