Oiangu Bizirikek urteko batzarra egingo du etzi
Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak urteko batzarra egingo du etzi, hilak 11, Barrena kultur etxean, 19:00etan. Oianguren parkearen egoeraz, etorkizunaz eta udalak elkarteari eskatutako epaitegi gastuei buruz ariko dira. Urteko ekintzak, balantze eko...
Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak urteko batzarra egingo du etzi, hilak 11, Barrena kultur etxean, 19:00etan. Oianguren parkearen egoeraz, etorkizunaz eta udalak elkarteari eskatutako epaitegi gastuei buruz ariko dira. Urteko ekintzak, balantze ekonomikoa eta zuzendaritza aldaketa izango dira gainontzeko puntuak. Azken urteetan “proiektuaren aurka azaldu diren” herritar guztiei egin diete bilerara joateko deia.