Segurarrak Uzturre mendian izan dira
Segurako Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatuta Uzturre (Tolosa) mendira irteera egin zuten joan den igandean. Haurrek eta helduek osatutako taldea 8:30ean elkartu zen herriko plazan, eta gogotsu abiatu zen mendirantz. Behin gora iritsitakoan Uztur...
Segurako Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatuta Uzturre (Tolosa) mendira irteera egin zuten joan den igandean. Haurrek eta helduek osatutako taldea 8:30ean elkartu zen herriko plazan, eta gogotsu abiatu zen mendirantz. Behin gora iritsitakoan Uzturreko gurutzearen ondoan argazkia ateratzeko aprobetxatu zuten. Gailurretik jaitsitakoan berriz, Tolosara joan ziren inauterietako desfilea ikustera