Zine klubak bi emanaldi egingo ditu asteburuan
Legazpi Zine Klubak bi emanaldi egingo ditu asteburu honetan. Lehena etzi egingo dute. Nothing Personal, Urszula Antoniak zuzendari poloniarraren filma proiektatuko dute, 22:15ean Latxartegi aretoan. Filmak neska gazte holandar baten eta gizon heldu ir...
Legazpi Zine Klubak bi emanaldi egingo ditu asteburu honetan. Lehena etzi egingo dute. Nothing Personal, Urszula Antoniak zuzendari poloniarraren filma proiektatuko dute, 22:15ean Latxartegi aretoan. Filmak neska gazte holandar baten eta gizon heldu irlandar baten arteko istorioa kontatzen du. Igandean, hilak 13, Mis tardes con Margarita filma proiektatuko dute, Jean Becker zuzendariarena. 19:30ean hasiko dute emanaldi hau, Latxartegin.