Joxantonio Ormazabali omenaldia egingo diote igande eguerdian Zegaman
Joxantonio Ormazabali omenaldia egingo diote etzi eguerdian Zegaman, bertako Udalak, elkarteek eta Goierriko beste hainbat eragilek antolatuta. Ekitaldian Zegamako haurrek, gazteek eta helduek parte hartuko dute 12:55etik aurrera. Zegamako kultur etxearen aurrean dagoen magnolia zuhaitzaren azpian berriz, harria eta plaka jarriko dituzte Joxe Antonio Ormazabalen omenez. Omenaldiari Xabi Arakamak eta Jon Berasategik emango diote hasiera txalaparta doinuekin. Ondoren Xabier Azurmendik eta Tobera Musika Eskolako txistu taldeak Agurra egingo dute. Plaka agerian utziko dute Harria estaltzen duen zapia kendu bitartean, Tobera musika eskolakoen eskutik Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak entzun ahal izango da. Segidan, Arantxa Ortizek eta Josu Oiarbidek trikitia joko dute, Ane Asurmendik bodhram perkusio tresna, Ainhoa Berasategik harrizko txalaparta eta Xabi Arakamak berriz, egurrezko txalaparta. 13:10ean Astoa ikusi nuen abesti herrikoia abestuko dute Aitxuri herri eskolako bost urteko haurrek eta 1. eta 2. mailako umeek. Toberako musika eskolako hiru ikaslek, Itxaso Berasategik, Laida Arrondok eta Unai Berasategik txistua joko dute. Bost minutu geroago Aitxuri herri eskolako ikasleek Joxantonio Ormazabalek idatzitako pasarte eta olerki batzuk irakurriko dituzte. 3. mailakoen eskutik Handiustea entzun ahal izango da. 5. mailakoek Elurra irakurriko dute, 4. mailako ikasleek Barrehiztegia eta 6. mailakoek berriz, Beharra. Bukaeran bertso saioa Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek parte hartuko [...]
Joxantonio Ormazabali omenaldia egingo diote etzi eguerdian Zegaman, bertako Udalak, elkarteek eta Goierriko beste hainbat eragilek antolatuta. Ekitaldian Zegamako haurrek, gazteek eta helduek parte hartuko dute 12:55etik aurrera. Zegamako kultur etxearen aurrean dagoen magnolia zuhaitzaren azpian berriz, harria eta plaka jarriko dituzte Joxe Antonio Ormazabalen omenez.
Omenaldiari Xabi Arakamak eta Jon Berasategik emango diote hasiera txalaparta doinuekin. Ondoren Xabier Azurmendik eta Tobera Musika Eskolako txistu taldeak Agurra egingo dute.
Plaka agerian utziko dute
Harria estaltzen duen zapia kendu bitartean, Tobera musika eskolakoen eskutik Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak entzun ahal izango da. Segidan, Arantxa Ortizek eta Josu Oiarbidek trikitia joko dute, Ane Asurmendik bodhram perkusio tresna, Ainhoa Berasategik harrizko txalaparta eta Xabi Arakamak berriz, egurrezko txalaparta.
13:10ean Astoa ikusi nuen abesti herrikoia abestuko dute Aitxuri herri eskolako bost urteko haurrek eta 1. eta 2. mailako umeek. Toberako musika eskolako hiru ikaslek, Itxaso Berasategik, Laida Arrondok eta Unai Berasategik txistua joko dute.
Bost minutu geroago Aitxuri herri eskolako ikasleek Joxantonio Ormazabalek idatzitako pasarte eta olerki batzuk irakurriko dituzte. 3. mailakoen eskutik Handiustea entzun ahal izango da. 5. mailakoek Elurra irakurriko dute, 4. mailako ikasleek Barrehiztegia eta 6. mailakoek berriz, Beharra.
Bukaeran bertso saioa
Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek parte hartuko dute hurrena, Aberriaren mugak abestia kantatuz. 13:25ak aldera eta ekitaldiari bukaera eman aurretik Iker Zubeldiak, Mikel Mendizabalek eta Eusebio Igartzabalek bertsoen bidez omenduko dute Joxantonio Ormazabal Aierdi.
Jarraian, salda banatuko dute antolatzaileek bertaratutakoen artean eta horrela emango diote bukaera omenaldiari.