Bihar, martxoak 11 Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak eta Burlatako Askatasuna Institutuko Leire Alonso, Saioa Gonzalo, Ilargi Perez, Maite Arizaleta, Maddi Gartzia eta Unai Casado bere ikasleek azken asteotan ikasgelan ondutako Lo aurreko hitzak olerk...
Altzagako herrigunean dagoen Olagi jatetxe-sagardotegiaren alboan nekazalturismo berria egin dute, eta gaur aurkeztu dute nagusiek eta eskualdeko nahiz herriko agintariek. Olagi nekazalturismoak lau logela ditu –bat elbarrientzat egokitua–, bi ohekoak eta bainugela banakoak bakoitza. Sarreran egongela du, beheko su, mahai eta sukaldearekin. Sotoan sagardotegiaren instalazioak hazi dituzte, botilatzeko tresneria ipinita. Turismoaren arloan nekazalturismoak eta gastronomia lotura estutzen ari direla adierazi du Goiturreko zuzendari Niko Osinaldek. Goierri behean 16 nekazalturismotatik 12k eskaintzen dute gaur egun jateko zerbitzua, izan jatetxe, sagardotegi edo etxean prestatutako bestelako jakiekin.
Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sinatutako hitzarmen eta merkataritza planaren baitan adostutako konpromisoak badu beste berritasun bat: www.ordizian.com, Ordizian elkartearen webgunea. Gaur egungo garai eta beharretara egokitzeko urrats modura aurkeztu dute webgunea, eta helburu nagusia elkarteko bazkideen eta bezeroen arteko komunikazioa ahalbidetzea eta erraztea da. D’elikatuz zentroko aretoa baliatu dute Ordizian elkarteko kideek webgunea plazaratzeko. Elkarteko bazkide Ana Hidalgok egin zituen bozeramaile lanak, eta haren ondoan ziren Iñaki Donabera elkarteko lehendakariordea, Edurne Rubio elkarteko bokala eta Josune Insausti Ordizian elkarteko idazkaria. Promozio bereziak sarean Webgunearen itxura oso argia eta grafikoa da, eta begi-kolpean ikus daitezke gunearen atal guztiak. Saltokien kale-planoa, Ordizian txartelaren eskaera egiteko aukera duen atal berezia, azken berrien eta promozioen atala, merkatari eta ostalarien informazioa jasotzen duena, eta bideo eta argazkiak biltzen dituen multimedia atala dira nabarmenenak. Ordiziako ACV Multimendia enpresak garatu du webgunea. “Webguneak eskaintzen dituen aukerak asko dira, eta ziur gaude bisitari, bezero eta merkatarientzat baliagarria izango direla”, adierazi du Hidalgok. Bezero eta merkatariei gunea bisitatzeko deia egiteaz gain, Hidalgok nabarmendu “promozio bereziak” eskainiko dituztela gunea bisitatzen dutenen artean. Aurrera begira atal gehiago sortzeko asmoa ere badute Ordizianekoek. Bazkideentzako oharra Dendan edo tabernan oraindik ordenagailurik ez duten bazkideei ere zuzendu [...]
Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatuta, idazle berriei zuzendutako Igartza literatura-sorkuntza bekara lanak aurkezteko epea ireki dute. Ekainaren 30era arte aurkeztu ahalko dira lanak. Beka jasotzen duenak 6.000 euroko dirulaguntza izango du literatura-sorkuntza proiektua egiteko. Lehiaketa deialdira narratibako lanak egiteko proiektuak aurkeztu daitezke, eleberriak edo ipuin-bildumak izan daitezkeenak. Jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan behar dira, beren zatiren bat edo osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatugabeak. Deialdia irekia da, baina idazle berriei zuzendutakoa dela kontuan hartuta, bi baldintza bete beharko dituzte lehiakideek: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ez izatea. Bi baldintza horien muga, proiektuak jasotzeko unekoa izango da, hau da, 2011ko ekainaren 30a. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu. Lanaren lagina aurkeztu beharko da Parte hartzaile bakoitzak landu nahi duen kontakizunaren azalpena aurkeztu beharko du. Gehienez ere 2 eta 4 orri bitartean izan beharko ditu tea argumentua, egitura, luzeera, estiloa… zehaztu beharko ditu bertan. Proiektuaren 15 eta 20 orrialde bitarteko lagina ere aurkeztu beharko du eta, gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoaren helbidea, telefono zenbakia eta nortasun-agiriaren fotokopia. Gutunazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua zehaztu [...]
Goierri osoko ikasleek parte hartuko dute igandean Beasainen egingo den ibilaldi neurtuan. Eskola kiroleko arduradunek eta Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatu du aurten, eta Zumarraga, Urretxu eta Legazpiko ikasleek eta gurasoek ere parte hartuko du...
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko ekitaldien harira, Bertsotxotx ekimena egingo dute etzi Ordizian. Zalbide (Abaltzisketa), Aulia (Legorreta), Urbitarte (Ataun), Begiristain (Ikaztegieta), Otatza (Zerain) eta Isastegi (Aldaba, Tolosa) sagardotegi...
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta bertso afaria antolatu du herritar talde batek 0a kultur elkartearen laguntzarekin larunbaterako (martxoak 12) Oiharte sagardotegian. Bertsotan Alaia Martin eta Amaia Agirre arituko dira.
Segurako Iparra-Hegoa ekimenak eta Zeraingo 0a kultur elkarteak antolatuta, larunbatean, martxoaren 12an, 19:30ean Iduzkilore antzerki taldearen Lapurdi 1609-2009 Gertakizun lazgarrien oroimenez akelarreei eta inkisizioari buruzko antzerkia ikusi ah...
Txalo antzerki taldeak emanaldia egingo du bihar, ostirala, Lazkaoko Areria antzokian 18:30ean. Haurrentzat zuzendutako Ipuin baten gerizpean lana taularatuko dute. Sarrera doan da, baina toki mugatua dagoenez txartelak aurrez hartu behar dira udaletxe...
Joxantonio Ormazabali omenaldia egingo diote etzi eguerdian Zegaman, bertako Udalak, elkarteek eta Goierriko beste hainbat eragilek antolatuta. Ekitaldian Zegamako haurrek, gazteek eta helduek parte hartuko dute 12:55etik aurrera. Zegamako kultur etxearen aurrean dagoen magnolia zuhaitzaren azpian berriz, harria eta plaka jarriko dituzte Joxe Antonio Ormazabalen omenez. Omenaldiari Xabi Arakamak eta Jon Berasategik emango diote hasiera txalaparta doinuekin. Ondoren Xabier Azurmendik eta Tobera Musika Eskolako txistu taldeak Agurra egingo dute. Plaka agerian utziko dute Harria estaltzen duen zapia kendu bitartean, Tobera musika eskolakoen eskutik Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak entzun ahal izango da. Segidan, Arantxa Ortizek eta Josu Oiarbidek trikitia joko dute, Ane Asurmendik bodhram perkusio tresna, Ainhoa Berasategik harrizko txalaparta eta Xabi Arakamak berriz, egurrezko txalaparta. 13:10ean Astoa ikusi nuen abesti herrikoia abestuko dute Aitxuri herri eskolako bost urteko haurrek eta 1. eta 2. mailako umeek. Toberako musika eskolako hiru ikaslek, Itxaso Berasategik, Laida Arrondok eta Unai Berasategik txistua joko dute. Bost minutu geroago Aitxuri herri eskolako ikasleek Joxantonio Ormazabalek idatzitako pasarte eta olerki batzuk irakurriko dituzte. 3. mailakoen eskutik Handiustea entzun ahal izango da. 5. mailakoek Elurra irakurriko dute, 4. mailako ikasleek Barrehiztegia eta 6. mailakoek berriz, Beharra. Bukaeran bertso saioa Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek parte hartuko [...]
Igartubeiti baserri museoan Martxoan Bertsoa txapelketaren barruko kanporaketa jokatuko dute larunbatean, martxoaren 12an, 19:00etan. Kanporaketan Ezkio-Itsasoko talde batek eta Gabiriako eta Zumarraga-Urretxuko bi taldek parte hartuko dute. 20:15ak...
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, martxoaren 12an, Diligentzian bidaia saioan parte hartu ahal izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, 17:30etik 19:00etara. Martxoaren 19an, zinema eman...
Bi jardunaldia falta dira ligaxka amaitzeko; martxoaren 20tik aurrera kanporaketak hasiko dituzte.
Ampo Ordiziak ez du Espainiako Errege Kopako final zortzireneko partidarik jokatu beharko, atzo Madrilen egin zen zozketan libratu egin baitzen. Eta libratu den beste taldea La Vila ligako txapelduna izan da. Ligako bi talde onenek, beraz, final laurde...
Iker Markinez beasaindarrarekin sukaldaritzakoa eta Amaia Artetarekin lore lehorren ikastaro bana antolatu dituzte Ataungo Udalak eta Kutxak. Hamarna orduko iraupena dute, eta izena astelehenerako, hilak 14, eman behar da. Sukaldeko eskolak astearteeta...
Iraupen eta erresistentzia kontrolatuko Ataungo III. Raida larunbatean izango da, Lazkaomendiko Alarpe zalditegiak antolatuta. Bi ibilbidetan aukera eginda parte hartu ahalko dute Euskal Herri guztiko eta kanpoko zaldunek: 20,4 kilometrokoan (CEAI moda...
Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek igandean, martxoaren 13an Amaiurrera joateko deia egin dute, bertan 1512-2012 Nafarroa Bizirik-ek Nafarroako gazteluak mugarriztatzeko ekimena aurkeztuko baitu. Bi ekitaldi, herri bazkaria eta dantzaldia egingo dituz...
Larunbatean, martxoaren 12an 16:00etan hasita Pro Revolution Soccer 2011 Play Station Txapelketa egingo dute Gaztetxean. Parte hartu nahi dutenek laurak arteko epea dute izena emateko, Gaztetxean edo Izparren. Bakoitzak euro bat ordaindu beharko du ...
Iriondoren aurka 22 eta 10eko emaitzarekin irabazi zuen atzo Goñiren omenezko lehenengo finalderdia. Senior mailan Ojuel eta Aretxabaletak bikoteak jokatuko du finala.