Ampo Ordiziak ez ditu Espainiako Kopako final zortzirenak jokatu beharko
Ampo Ordiziak ez du Espainiako Errege Kopako final zortzireneko partidarik jokatu beharko, atzo Madrilen egin zen zozketan libratu egin baitzen. Eta libratu den beste taldea La Vila ligako txapelduna izan da. Ligako bi talde onenek, beraz, final laurde...
Ampo Ordiziak ez du Espainiako Errege Kopako final zortzireneko partidarik jokatu beharko, atzo Madrilen egin zen zozketan libratu egin baitzen. Eta libratu den beste taldea La Vila ligako txapelduna izan da. Ligako bi talde onenek, beraz, final laurdenetan hasiko dute txapelketa. Ampo Ordiziak Getxo Artea eta Cajasol Ciencias Sevillaren arteko partidaren irabazlearen kontra jokatuko du martxoaren 27an, eta finalerdietarako sailkatzen bada apirilaren 3an jokatu beharko du partida hori. Final nagusia apirilaren 9an edo 10ean izango da, oraindik zehaztu gabe dagoen tokian.