Ataungo III. Raid proba larunbatean jokatuko da, 20 eta 40 kilometroko ibilbideetan
Iraupen eta erresistentzia kontrolatuko Ataungo III. Raida larunbatean izango da, Lazkaomendiko Alarpe zalditegiak antolatuta. Bi ibilbidetan aukera eginda parte hartu ahalko dute Euskal Herri guztiko eta kanpoko zaldunek: 20,4 kilometrokoan (CEAI moda...
Iraupen eta erresistentzia kontrolatuko Ataungo III. Raida larunbatean izango da, Lazkaomendiko Alarpe zalditegiak antolatuta. Bi ibilbidetan aukera eginda parte hartu ahalko dute Euskal Herri guztiko eta kanpoko zaldunek: 20,4 kilometrokoan (CEAI modalitatea), eta 40,8 kilometrokoan (CEAP).
Goierrin jokatu ohi diren raidetan ohikoa denez, ez da abiadura lasterketa izango; edo ez hori bakarrik. Zaldiaren sendotasunari, osasunari eta aurrez ezarritako gorputz adierazleei eutsi beharko zaio, antolakuntzak mugatutako denbora tarteak errespetatuta eta albaitarien kontrolak igarota.
Larunbatean 10:00etan abiatuko dira zaldiak eta zaldunak, bi sailetakoak denak batera taldean. Ibilbide motzenekoek bira bat egin beharko dute Ataungo mendietan zehaztutako zidorretatik (20,4 kilometrokoa). Gehienez 2:33 orduko eta gutxienez 1:42 orduko tartea daukate helmugara iristeko. Albaitarien kontrola bukaeran pasatuko diete zaldiei. Ibilbide luzekoek bi aldiz burutuko dute lasterketa hori, tartean ordu erdiko atsedenaldi behartua hartuta. Sail horretako zaldi onenari ‘best condition’ saria emango diote.