Bertso kanporaketa eta barrikotea egingo dituzte larunbatean Igartubeitin
Igartubeiti baserri museoan Martxoan Bertsoa txapelketaren barruko kanporaketa jokatuko dute larunbatean, martxoaren 12an, 19:00etan. Kanporaketan Ezkio-Itsasoko talde batek eta Gabiriako eta Zumarraga-Urretxuko bi taldek parte hartuko dute. 20:15ak...
Igartubeiti baserri museoan Martxoan Bertsoa txapelketaren barruko kanporaketa jokatuko dute larunbatean, martxoaren 12an, 19:00etan. Kanporaketan Ezkio-Itsasoko talde batek eta Gabiriako eta Zumarraga-Urretxuko bi taldek parte hartuko dute. 20:15ak inguruan berriz, barrikotea egingo dute. Kupelak irekitzeaz Ezkio-Itsasoko abesbatza arduratuko da eta bertaratutakoek Igartubeitin urrian egindako sagardoa dastatzeko aukera izango dute. Patata-tortilla, oilaskoa, gazta eta sagar-goxoa ere dastatu ahalko dira.